www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA V

Irritsaz

 

        Handi izan nahia da aitoren semiaren eritarzün sorthizkaia ta nahiari, ahalaz ez neurtuz edo ez izartüz haren galtzepena. Bere jauregian lizatekelarik jaun handia behardüner, mothaldi, bardinen adiskide, bere menpekoen estalpe ta guzien maithagarri, bere irritsaz errerik doatzande hek urthukirik khortiala doa loteki jartera; ükhen dügün errege hobenenak zioan aitoren seme hamar mila arrandadünak, ezagützen enaianak, ez etare axolik, zorthia nik beno hobe dü. Alabadere doa khortiala ta itxaso hartan marinera bezala itxasorratz bagerik dabila ta lehen ezi kamerzain bateki beitüke ezagützia egin, ehün süge dütüke ireitsi.

        Han dütü hainbeste bürüzagi edirenen non bere egarriak betereio egiteko adelatüren. Arrathü khozütia bezala da ibiliren ithotü ezteno, delarik mithil bati apaltzen, bürüzagiari nahiz mintzatü, igaran düke berrehün oren txoko batetan beha, baten ohoria eztiano ükhen dütü igaranen; ikhusiren dügü dateke lehen arrapostia, zonbait asteren landan eztüt ütsarterik ükhen bigerrena, hantik ber denboraren üngürünetan — zure egitekoa ezta eraskirik bage hirurgerren arrapostia; azkena aldiz dolu dereit egin eztaitelakoz. Zure egitekoari berze hanitzer ere so egiten eztüke, bena beriak eztütiala ahatze ni berme. Hantik aitoren semia doa berze bortha baten trükara, ber ofizioaren egitera ta bere begitharte berriaren deberaren pakhatzera. Orotan arrotz, auher guziak hari soz, algarri galtho zertara dabilan dirade arranküra handian. Pelegriek bezala egünkal egongia berritzen dü. Behar aldizkal borthazaiña balakatü faboredünak lagüntü, mithil bati eskia eman, adiskidiari gorde, ürhatsak etsaiareki esterrazi ta egünkal üztarberri bat lepoan jarri. Khortezaiñ bati galtho egin zereioan behin, nola khortian zen zahartü, egünkal eskernio franko ükhenez ta her esker esküpotak eginez.

        Ezta mündian ofiziorik khortezaiñarena bezain, ohoriari kharatzagorik. Alkantzatzen badü behin galthoa, ehünetan egina bi mila gür khosta zereioana, hogei mithilen mithil dago. Igurikiari dagoeno loth, otsoaren beharritik alanoak bezala, azkenekoz dü zathia ta arimala da ezkapatzen. Frairiak dü eskelegoaz boto egiten, denian bere bapildian sartzen ta janzkaia hartzen; khortezaiña aldiz aberats da sartzen, eskeletzen deno zereitze mesperetxiak athetzen. Zerbait hatzaman badü, eztateke gastütü (jan k.) dianaren ehünetarik bata. Deusere aldiz ezpadü alkantzatü ützültzen da bere jauregiala zorthü honari bihürtürik lepoa eskelen pare izaitera.

        Ordian, bena berant, dü aithortüren khorteko bizitzia eztela bizitze, bena bai garbai otsandikia jende güzier ageri dena; eztiradiala khortezaiñak gizon biziak bena bizirik ehortziak, jeloskeriak dütialakoz egünkal erhaiten Khortia da egiazki azartiaren, min(d)üriaren ta hümiltazünen egongia, Jinkoari eskent litirokianak, mereximentu gehiago berze munduan luke, eziere fraile zoiñ nahi denak; bena hen gatik harat eztoa ta balaki haren aiduru dagoetzala, bere jauregian egon laiteke bere handitarzün egiazkoan hiltzera.

        Han handiagorik eztialarik bazterretan khorteko ta khortezaiñen nautziarik e'lüke inhuren manhü egile e'lizateke oroer ere aldiz emaile. Erregia beno, bere denboraz bürüzagiago, ohiaren ta mahaiñaren thenorietzaz nausi. Egündano khortezaiñek izan eztizenak, han hek elhorrien artean diradiano, lüke lürrak dian lili ederrenak; bilzuran ari diradiano ere khek borreükatzen Khortezaiñak aitoren semiak aldiz bere honki eginetzaz libro famak bere hegaletan ekhar, ezi die honki eginik berthüdia arimal basaenen mardotzez bihotza, salbü khortian, han ühaitz harriak beno gogorrago dirade. Zer nahi egin deikezün zerbützügeia, ezpada ageri güziak ahatze dirade. Androdus-ek elhorria aztaparretik lehoari idekirik, ezagützia haiñ zen arimal hartan handi nun Errumako kharriketan axuriak artzaiña bezala jarrekiten beitzian, bere honkiegilia, arrano bat ere gazterik hazirik, ikhusi zianian bere andere bürüzagisa hilik erretzera eramaiten ta egürretan jarten (denbora hartako usantzan), süia piztü bezain sarri hegaltaz garretan zen sarthü ta haren hautsak andrearenekila ziradian nahasi.

        Ezagutzia delakoz eznez ta eztiz egina, khortetan ezta laket. Esker beltzak aldiz hainbeste (hainberze k.) plaga zelütik lürriala jinerazi dütiana, dago oraiño Khortian osorik. Norbaitek erran dü hareki hiltzen zena heno galostiagorik ükhen e'liroiala ta thonba hartan alabadere ardüra jaun handiak dirade ehortzten.

        Zorthizak gizon güziak ber moldizkidian dütü egin, sortzepenean dirateke güziak bardin, herioan dütü harek zehatzen zeta ta ilhe brustoa; bena soegiten bada gaizen üdüri da, gizonetik gizoniala banaitia dela handiago, eziez gizonetik aberiala, hainbeste eskele sortzen delarik eskelegei zü aitoren semia?, Diadumenianus bezala khoroa belarrian sorthürik eta etzirade askitü zure zorthü honaz. Nontik ta nola sordeitztüren düzün, gaiez ta egünez, düzü arima eskerniatzen.

        Bena diozü aberats niz, aitoren seme ere seiñalatia ta ene jauregian ehortzirik nago khortian behar nintzatekiano. Zer! hemen güziek dereitzielarik behar güziak eskentzen, zütielarik jende güziak errespetüz akogatzen, düzülarik zure Khortia etxen, zure büria gütitzera ta deusetaratzera zünükia errabia, ta zure borhondate güziak dütüziano egiten berzerenen mithil izan nahia. Ikar-aren erhokeria jarraiki nahi zünükia, ta sobera igaiñ nahiz erortiaz ez axolik?

        Oh! aitoren semia, zorthiak franko honki egin dereizü haboroenaz zitian paira, berze egarririk, eziez honki egitia zü bezalakoer etzereizü konbeni tieso ziradiano, egin ahal zinioari zitianari ta zure balioari eztate zü beno handiagorik, zure pareren artian zirateke lehena, menpekoen eretzian errege, eskelen ta behardünen aita, errege hobenen leiñuargi da Erregegoa argitzen diana ta aitoren seme hüskaldünari doi dena.

 

aurrekoa hurrengoa