www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA XXIV

Hilen bitzairaz

 

        Hirur mila urthez lehen, eziez libürüak, dotorak ta eskolak gerthü beitziradian mündian, dügün Job Saintia beha berze bizian dioanian: «Dakit ene erredentora bizi dela, mündiaren azken egünian lürretik nizala bitzaitüren ta ene aragietan düdala Jinkoa ikhisiren, nihaurek düdala ikhusgei berzeren begietan ez, bena enetzaz düdala beondaztüren». Nork zereioan erran? Bere izairiaren argiak.

        Ezekiel Profetak dio Moisen legeen erakidioan, zien thonbak idekiren dütüt ta hetarik zütiet khentüren. Ezkiribü Saintiak dio, ardüra, Jinkoa, Abrahamen, Isaakan ta Jakoben Jinkoa dela. Jinkoa dü bizien jinkoa, hilak ehortzen ta bizirik ikhusiren dütiela, Izairak dereie erraiten. Dügün Paganak ikhus, Anaximandrak khorpitzen bitzairaz gaiza utzezgarriak bezala da mintzo. Athenagorasak gütik segürtatzen Pitagoraren ta Platonen ber sinhestia ziala. Azkenak ere dio infernü bat badela non khorpitzak bere arimarekila erreren diradianak; hetarik batek dio gaiza bizirik lürrian eztela hilzenetik sorthü eztena.

        Demokritak gomendatzen dü hilen ehortzia, direlakoz haren arauiala arrabiziren. Erroman bi adiskidek ezkiribüz ezarri zien: Lürrian thonba bakhoitza nahi ginian gure arumak diradialakoz algarreki zelian. Lucius ta Flacus deitzen ziradian. Berze batena aldiz da Aulus Egnatius izen ziana: bizi nintzan jakiteko nola behar nian hil, orai boztaroan nago. Berze batek: Nihaur bizi izan niz, nihaur nahiz bitzaiatü ta nihaur izan akadoitü.

        Gure Salbadora bere bitzairaite landan, berrogei egün lürrian egon dela, dio S. Paolek, ikhus lezen honki ta mamia nahi zienek sinhetsi amoregatik Paganek ere sinhets lezen bitzaiztia. Egiaz horrek garhait elirokia megopia? Zeren eta gaiza behin egina ta izana deusest'ezpeitaite. Hala gure izakai egin dianak gure khorpitza beitiro nonbait, zertan nahi ta inon nahi egar. Jinkoak deuserez mündia egin eta, elükian erhauts apürren gizon baten egiteko potheria lizate düda erhokeria.

        Heraklite filosofoak dio thipiki sortzepena dela ühaitz agortzen eztenaren pare, izaria dagoela mündian langilia bezala bere botikan büztantzü lürrarekila dianak egiten nahi diana. O! nork sinhets eliro izairiaren Jinkoak diala gure aragian ber potheria, Izariak diana mündian.

        Ekantzan balizatekia eroskiarik? Eztaiteke zeren eta arima delakoz khorpitzaren orkheia, galkida gaberik, bethi dagoena, bethi bere khorpitzari algartü nahiz egarrian baitago, hartara bitzaira gabetarik hil ezpeitaiteke, ezetare gizona zorthü honetarik hobeniala hel eztiradiano. Khorpitza ta arima pezal bakhoitz.

        Ezta nekezia gaiza eragiterik jinen, zeren eta harrigarri belizateke ükhantzia Jinkoari berriz egitia behin egin dianaren potheria, dügülarik egünkal Izairian gaiza berririk ikhusten, gure zientziak igaraiten dütienak, ezpaliz baizik ere bizia diena gaiza güziek; zer arren eliro obra, gizonaren arima egin dianak? Denboraren lüzetarzünak bara elitiro eztelakoz berantiarik haren eretzian ezetare gizonen dianik, zeren eta lürreko dierri güziak inhitz txorta beitirade harentzat.

        Aithortü behar dügü, bizi gireno mündian gizonen khorpitzak hainbeste min ta eritarzün dütiala non ezpeilizateke bederaka dirade ere haiñ lüze ta haiñ mingar non ezpeita mündian arimalik gizonaren sordeitz denik, hartakoz ere noizpaiteko betk zioan osagarria Jinkoetarik lehen zela. Ezi zer da arimaren eskelegoa egongei denian khorpitz batetan eritarzünez hirotia denian? Erregiña bat palazio batetan mementokal hortara doanian bezala, Delakoz khorpitza arimaren egongia, han ezta laket ezteno sanoki ta ozenki ta ez khorpitza bethi eri bada, dagoelarik arranküran, dago presontegian. Hantik arren jalkitia dateke haren bethireko egarria, dakialakoz berze bizitze batetan eritarzünik batere eztükiala, ezetare goserik, egarririk, hitz bakhoitz bizitze oraikoan diradian gaitz athetarik batere.

        O Jinkoa! zer faboria haiñbeste podagros, lür minez, ügeriz parelisiaz, zorminez, helgaitzez, harriz, gararillaz ta mila berze minetzaz lots'izaitia. Zerbait hetarik dükianak ükhen, zer balio dian bage izaitia. Zerbait hetarik dükianak ükhen, zer balio dian bage izaitia daki. Noiz dateke, arren, orena gure khorpitzaren peziaz giraitekenian arhintürik. S. Augustinek dioan bezala, arranoen pare, ordian, borhondadia bezain laster norat nahi baikirade heltüren. Han, eztate okherrik, makürrik, ezetare txankürik. Zenonek dio Edertarzüna dela lilien botza lili botza dialakoz amorioa deitzen, da izen bagetarik bera sartzen da Ekhia bezala bortharik, ezetare leihorik hautse bagetarik ta arrapatzen dialarik bihotza, maite diana, gehiago gozatzen da eziez bere dianaz; halako nahi güntüke Jinkoak bere eretzian ta halako girateke sekülakoz.

        Lürrian aldiz zer da edertarzüna, gorotz zathi bat, elhürrez estalirik, beire bat kolore faltsüz pintratia, arakei bat horek zathizkatzen diena; jarraikezazü mamua, hari loth, jakiteko etxekan egonen zereizünaz: zirateke ahalke. Egiazko Edertazünak ta handitarzünak dirade bitzairan, han dütügü segürenak edirenen ta arimaren hobeki izaitia berze bizian dago.

 

aurrekoa hurrengoa