www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA XXXVI

Ausartziaz

 

        Ezta berdhüderik ausartziak beziñbeste gizonari ohore egiten dereionik, eragos güziak dütü garhaitzen, peligro güziak apartatzen, botxien bazterretan ta khaparren artian arrosak dütü biltzen; haren begien aitziniala sekülan oldekiak eztirade agertzen. Zorthü honak dü bethi lagün, bere ürrhatsetan bihotztoitzen dütianak, bihotzian dian alporraz berze bizkaiak dütialarik azkartzen, lotsak eztereioke dremendena ikhara emaiten. Halako gizona ezta aharrazale inhur eztialakoz irainden, ezta lotsa irain dezen.

        Ausartze, egiazkoa eztoa peligro buskara, bena hartara behar badü doa ahün bizi balütü bezala laister elhestan, khüto arrapostian pairakor, meskabietan ekanpetsu. Arima dü tieso, deuserek zothüka eliroana. Zer nahi gaiztokeriak eztü lotsatzen, erri mehatxier hamar ezpadak ezteroie ürrhats bat gibelerat eraginen; Zühürki bethi da mintzo thipiki dü gogomena erraiten, bihotztoiki ari da orotan, legia dü gidail, ogengabia bizitzian, berze argirik eziez egiarena ta fama hona baizik begien aitzinian gidail.

        Halako zen Papinian famatia, Carracalla Enberadoriak manhü egin zereioanian züzent leizoan Senataren eretzian, Geta bere anaiaren erhaile izan zena, arrapostü egin zereion nekezago zela legautse züzentzi eziez haren egitia; bazakian khostaren zereiola egiak, büria, Printze barbaroak mutzerazi zereioana.

        Orozbat Aristidak, Denys Siciliako erregiak galthatü zereionian alhabetarik bata erregiñagei: thipilki erran zereioan, nahiago lükiala ilherrian, eziez tirano baten ohian ikhusi bere alhaba. Ta harek bere ahizpekila egia soberana pakatü, berzek ükhen eletzen, tiranoak hilerazi zütian.

        Halako gizonak izairiak dütü egiten bena haurzarotik ere arima zereitze azkartzen. Indietan (ümen) da herri bat non arranoak beno hanitzez, belatxak handiago beitirade ta mantsotzen diradianak, hetan gaiñen haurrak konkaitz dütie ezarten ta arimalak hegalt-eraziten, dütie lehen aldian marrakaz daude haurrak, geroztik berak dirade arimaler jauzten ta odeietara igan-eraziten, hala peligro güzietara berak dirade atrebitzen.

        Khostüma haurretan da izaira bigerrena, hantik dirade gertzen aita amek nahi dütiena.Errumanek zütien berenak basa arimalen eretzian jarten, lehoner ta elefanter hüillent-eraziten hollizietan, gizonekila ziradianian güdatzen ezpadakariak ere ziradianian algarreki jardasten, ikhus lezen lürra arimalen ta gizonen odolaz estalirik, itxasoala ere gazterik zütian eroaiten herioari akostüma laitian; hartakoz ere ordüz gerletarat. Tarquinius erregiaren semiak bere hamalaurkerren urthian erho zian etsai bat. Scipioek hamazazpigerrenian etsaien artetik ideki zian bere aita. Probus bizarra jin beno lehen, zen tribun harmadetan. Alboiñek duelian erho zialakoz Thorismond Gepiden erregiaren semia, aitak zian mithilan mahaiñetik khentü ta berian jarr-erazi.

        Bada uste dienik estudioak bihotza diala mardotzen. Bai hartara enjogi lizatekiana gerlako ofizioan jakintü behar lükianak; bena net behardün da aitoren semiari jakintze zerbaitetara heltü nahi denari, dian Alexandre ta Coesar izigarri jakintsü ziradian, etzen Errumako harmadetan kapitaiñik halako etziradianik. Lesdigieres Konetablia, Catinat marexala abokatü ziradian. Estüdioak dü gerlako laztarzüna eztitzen, ezkonde zühürrak emaiten, gerthaldi honik erakhusten, mihia zorroizten, elhestan egikoia emaiten ta fama hona arrimatzen.

        Irakhurtü eztianak, nekez dako ohoriarren egiazko eginbidia. Han dü ikhusten nolako gerlako ausartzia ta legiak, hanko langaitzak, obra ederren lankheia; meskabier nola behar dian bihürtü, aberastarzünak mesprexatü ta herioareki oroitü. Jakin ere, herriaren ta erregiaren zerbützüko hiltzia dela herio ohoretsuena.

        Aristota pagan izanik ere zioan ausartzia zela zelütik jiten, hantik zion gogomena Izairiaren dohaiña etzela, berdhüde bekhanta delakoz. Platonek eskolan zer erraiten zazpi gaiza ziradiala mündian, gizona apaltzen zütienak:.

        1. megopiaren arhintarzünak.

        2. khorpitzaren meskabiak.

        3. khanbiakor delakoz bere borhondadietan.

        4. bere obretan haiñ aizaldar non hil denian abaiñak beno azkarrago ezpeitirade.

        5. zorthü hona beiraren pare diala, honki xahü ageri denian hausten dena.

        6. zühürtarzüna zereiolakoz zahartarzünian ta okher zereion tenporaz jiten.

        7. ta akarraba ederrik berant dütianian egin, auherki dütiala bederakatü jiten zereioanian herioa.

        Paganek berek zien sinhestia zerütik ziela ausartzia, hargatik uste zian Alexandrek Jinkoaren odoletik zela jalki, Pyrrhusek ere zian ber erhokeria ta batak ta berziak harmadetan sinheste hori jarriak: etzen soldadorik uste etzianik Jinko baten esküpetan ari zela, hantik ausartiaren, ikhusi dütügün senthagaillak.

        Bena halako elhe zaharrik eztügü, orai, gure artian; zakian jendiak, ordian, bere izaitiaren flakezia ta gezürrez ahalena zien estaltzen. Dakigü, orai gük, gizon baizik ezkiradiala, gerlan ta bizitzepen güzian ausarte egiazkoa, konzentziaren xüxengoan dagoela ta hartarik baztertzen dena gizon apürra dela.

 

aurrekoa hurrengoa