www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA XIV

Azkenaren jarraikia

 

        Izkontzien zorthü gaitza balago bethi emaztetan, düdarik ezta güziek lükiela, izkontzerik eztelakoz emazterik bage; bena ageri delakoz egünkal izkontze honik badela, dügün aithor emazter eztaukiela sorthitza galkidikaretik jiten zereitzün minak.

        Ezkiribü Santiak dereio emazte gaistoer hainbeste borrau ta honer laidore haiñbeste non hek barratzen beidütie lehenek. Dio emaztia dela lanpada Khandeler Santian dagoena. Ama Berjinaz zer eztü erraiten zühürrak bere adagioetan dio, ontzi bat dela ürhünetik pria probiandiaz kargatia, erran nahi beita hainbeste berthüde diala ekharten eziez ontzi batek merkhadera. Halakoen ama lehena zen Lürraren paradüsian sorthü, hek aldiz othoitziak dütie borthan egiten.

        Jinkoaren herioak Iür güzia zianian ikharatü, zelia ere ülhüntü, emaztek zien lagüntü; ziradialarik apostoliak ihesi, gardiak larrapoka espantatürik ihesi, hek aldiz belhariko nigarrez ta hasperrenez nekatürik deuserez lotsarik, bena Jinkoaren herioaz harritürik ta bihotza erdiratürik dolüz ladin, bere haurrentzat mündüko aita hil kürütxian, ziradian berak erdi hilik. Geroztik zer zerbütxü eztie Elizari emaztiek egin. Zenbat dierri zeliaren bidian eztie jarri. Batek zian AbsaIon Dauiden grazian ezarri hainbeste haur erhogei ziradian egünian, Ester neskato batek bere elhe eztietzaz baratü zianian arakei harrigarria Bertze batek herria galtzera zoalarik bi hitzez bere seme Coriolan-ari etsaien kapitanari gibel eragin ta herria salbatü. So egizü Judithi, haiñ indartsü nola bihoztoi, Holophernari büria mozten ta haren harmada güzia porrokatzen. Nahi badüzü berriagorik artzaintsa bat Frantzian Jeanne d'Arc deitzen zena Englesen harmadak zathizkatü dütiana.

        Bena jin gitian hizkontzetara ta dezagün aithor haboroenak diradiala okher gertzen, dütielakoz zekiñantzak egin: emaztegeiak, ez zonbat balio dian, bena zonbat diharü pezü den, girade arranküran; halarik ogen dügü erraitez bürdüintsü ehüntzian giradiala, girelakoan ürrhekoan ta zilharrekoan lepoaladrano ehortzirik. Nozpait bospasei urtheren amorioak zian izkontzia egiten ta adiskoaren zaiñak egiten; orai ikhusi ta mintzatü bagetarik izkont-geiak dirade izkontzen Prima ezpada, anderegeia, izanik ere Venus bezaiñ eder, Minervaren iraziak, Dianaren noblezia, sorik inhurk eztereio eginen.

        Hantik izkontziak eztü izena baizik ta egiazkoa da gerthü: saltzen dirade alhabak ahalik merkeena ta semiak ahalik karioena. Nozpait etxeko alhabek soiñekoak baizik etxerik etzütien eramaten, senharrek zütien dotatzen. Xinan aita amek dütie alhabak saltzen ta hetarik diharü hanitz biltzen; gure herrian aldiz neskatilek dütie senhargaiak erosten, hala dirade etxiak bi aldetarik eskeletzen. Xinan, delarik neskatila athia etxiaren aberatstarzüna, Frantzian da eskelegoa, zor eginez baizik eztirelakoz etxeko alhabak kanporat ezarten: hala ere, hainbeste zor etxen sartzen, nola emaztegei beitirade hantik jalkiten.

        Nontik hainbeste zorigaitzek gütie akogatzen, güzitakoak dena infernia beno ase ezinago ezi handienetarik txipietaradrano dütü arima güziak bihürtü. Nahi düzia jakin zergatik? Zikiñtarzüna delakoz izkontzietan sarthü? Zeren eta banidadia ta ürgüillia ezteietan Errege ta Erregiña direlakoz jarri. Harrigarri da zonbat erhokeriak dütian büriak ützülipurditü. Diamantez ta ürrhez dirade estalirik nobiak, noizpait koton soiñekoeki ta ürrhezko kürütxia lepoan ederki ziradianian noblezian, gizonak arauiala. Orai laborarietan zeta behar dü zerbaitetan agertü anderegeian, jaungeian aldiz oihal ederrena. Nozpait beren kabalenena etxen ürünik eüliak zian egiten ta urdin kolore zen dindatzen; orai nekez die laman hetarik jaunsten.

        O! zer gustagia jendia eztenian nahi dena: zurezko zankhoari zetazko galtza dü jaunsten, oskia hoiñik eztianari, zilharrezko ebilla ezarten ükharaiari, larrü xuriz eskia ta batere hetarik ithegün lür edo zor zonbait bizkarrian ekharten eztianik.

        Bena nun da gehita hau handiago, eziez jende egiteko egitetan deitzen direnetan, bihurt baladi hen soiñekoa, oihal bustiak dian bezala hura, laite hantik thurrusta eskelen odola.

        Zorigaitza gehitiaz da egünkal handitü ta lanhoa bezala menditik ordokiala eraitsi. Jendia ütsütü ta aberatstarzünaren üdüriak dü eskeletü, hantik etxiak zathizka erorten, dotiak ezteietan janik, izkontziak bekhant ta okher gertzen, aitak bethi tahernetan. amak dolorez etxen tximaltzen, haurrak pikarrai gosez hiltzen. S. Paulek halako Etxeko Jaunak otso gizona beno apalago ta basa arimalaren pare dütü jarten.

        Izkontze halako meskabü bagiak düke, berzerik-ezpadirade, izkontziak ber suertetik ta adintsü; bürütsü direlakoz emaztiak, zioan gizon batek, «hezürretik egin zenak, bürdüintsü behar ziala büria». Emazte halakoak dianian senharra arrabuhin aharrak düke ber azantza marteliak ükhüdian diana, deusere bien artian, ber hirotsak ta ber protxiak daude. jeloskeria deia astakürü bi bürü daude nahasirik. Ekhia ülhünpe da etxen, ülhüna aldiz Ekhi, hantik sospetxiak gertzen, Egiak, ohoriak dialakoz nekez iraiñak ozarten, hantik iraiñak, elhe txarrak aizoan ta erriak bazterretan üsü.

        Famari ogen egin zereionian Egiak eztü beraz axolik ta honkia denian gaitzaren lekhian gaitz guzietara girade lerratzen, milatan hobe lizateke ehün gaizki ixiltzia edo honkietzaz erraitia, eziez ogen bage bakhoitzaz gaizki ustia.

        Zü aita ta zü ama, zier niz mintzo Eztaziela zien haurrak amorio eztienetara izkont. Sorthü gaitza zientzat lizatekiana beren, dükie jarraiki badie beren gozoa, begotze izairiari bere züzenak. Zikiñantzak egin badü izkontzia konkaitz dereio jarria damnia, delakoz amorio bagerik; egina dago izkontzea amorio bagerik, amorio sorthü etzenaren izkontzia eztaite amorioaren ünhüde, lehenago amaizün.

        Bizia bezain lüze den iguiñan, hartara doanak, dü haitoan züzen zerbait, hartakoz bortxatzia ezta odolgarriago eziez zakian bi gathü etsai ezartia. Maitiago badü neskatilak, aita amak heno, senharra, har beza nahi diana, ezpadü nahi eskentzen zereioana ta beldürrez amorioaren herioak neka eztezan izkontzegeiarena, har beza nahi diana.

 

aurrekoa hurrengoa