www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA XVI

Haurren eginbidiaz aita amen eretzian

 

        Semia, bere aitari zor dianetik gibeltzen dena, dügü erran Jinkoak bere aitzinetik urthiki diana dela, izariaren etsaia ta jendiaren desohoria dela mündian. Ibarretik üthürrü begiala bezala igaiten den arraiña orozbat doa aita amer haurren amorioa, hori Izariaren legetan dago ezi dian bezala argiak ekhia aitzinatzen ta jarraikiten, den bezala ere odeiek itxasoan hura hürrüpatzen ta lürrila ixurten; orozbat lehoa eri edo — zahartü denian, dabiltza hümiak harentzat bazka buzkatzen. Arranok eta berze txori güziek dütie bazkatzen, daudenak korokan edo eri habian.

        Albret handiak dio bere ihizlariak oihen handi batetan ari ziradialarik mirotz edo falkon hatzaman nahiz, bat ikhusirik adar bati loth, zotükatzen etzena hüillentü zereitzela ta borogatü zela ütsü, flakü ta zahar izigarri, jakin nahiz nola zen hazitzen gorde ziradiala ta berze zonbaiten aidürü zirelarik heltü ziradiala biga batetan, batak zialarik arakei zathi bat aztaparretan ta xehekatzen zutinak zaharraren moskoan zatizka sareraziten, hantik düdarik egin etziela hümiek ziela aita edo aitasoa bazkatzen. Badeia, arren, azkonde edo apostazia handiagorik jendiaren legetan, eziez haurrak bere aita amer zahartarzünian zokhorri beharrak ükhatzen dereitzenian. Zer da, alabadere, mündian laidogarriagorrik haurren ofizioa aita amer dena heno. Pers(i)ako kondairan ikhusten dügü haurrek aita amen hautsak, beren khorpitzian plaga eginik, zütiela barnen jarten ta larrian josten. Zonbat dirade gure artian hirotü eztireno, ahatze dütienetarik berenak?

        Tertulian-ek dio Lazedemonek deusere etziela resolbitzen aiten thonbetan jarririk baizik, hen obiak jakile izan zaitian, deusere gaitzik etziela nahi egin. Herodotek ere dio Izedon-ek, Skythiako jende ziradianak bere aiten büriak ürrhez zütiela distira-eraziten ta beren Jinkoer bezainbeste errespetü ekharten; Damaskenek ere dereikü erraiten bizidünek apairürik etziela hartzen non etzien bizitziaren premisa, bizia eman zereieneri eskentü. Platon, filosofo handi horrek ber gaiza dio. Solon, lege egile handienak zioan aita ta amaen erhailientzat etziala batere eginen, etzelakoz izakin halako lardaskia hil dadin bere herrian.

        Sei ehün urthez Erruman holako lardaskirik etzela ikhusi aizo batek zianian erho bere aita legerik etzelakoz, egin zien bat: zakü batetan ximino batez, oillar batez ta bipera batez lagüntürik hurrilat urthukiren. Eztait hari üdüri eztenez aita behardüna ützi diana ta ahatze. Aristotek zer dio jinkoer ta aita amer errespetüari hüts egiten dianaren, elhiak auher diradiala, gaizondo laitzalerrak behar zereitzola.

        Egiazki Jinko onaren landan nor dütügü begien aitzinian ezpadütügü gure aita amak, zelüko ta lürreko ta jender lege güziek dereikie manhatzen, amorio hori bihotz hirotienak ükha e'lirokiana, arimal basaener diena maite ta maite lükienek, gure aita ta ama balin balekie zonbat hontarzünez akogatü gütien. baliz ere aita gaisto, hire aita dük, zor dereiok bizia ta bizi hizano dük hire aita izanen. Ogen egin dereika? Mendika Jinkoaren esküpetan diagok eta ez hirenetan. Ezteroken mardo bihotza, errak holako dela dena, izairiari arrabuhin dela. inharrausi nahi hinkiala amaren sabeletik diok üztarria? Lege bagetarik arren, bizi errak hizanez hi nahian?

        Aita amak ohora etzak bizi hadin lüzaz, dio manhiak, bizitze hitzemana doit Mündu hontakoa beno ürrhünago, ezi Jinkoaren eretzian bizi eztena, hilik dago aspaldian. Harrigarri da ikhustez jende batzü lürretik oiñdoa bezala sorthiak, sorthü dien harez, zerbaitetara heltürik, ohart eztiradian beren sortzepenaz ta leheneko hazkürriak harrigarriago oraiño aita amak porrokatü ta pikarraitü diradianian beren haurrak odeietara igañeraziteko, halako hontarzüna hek ahatzerik haiñ üsü diradianak: bele ta boilltür, lürrak badia aski halako ezagütze bagien bürütik begiak khentzeko?

 

        «Ahalke hiza ezagütze bagia, delakoz hire aita eskele, hire aberatsteko delarik eskeletü, ezteia hire belarra gorritüren, hire aitari mündiak dereioan ohoriaz ta hiri ahalkiaz?» Zer diok ahalke bagia Agathokles thüpuin egile erregetürik, lür ontzi egin zütianak, ürrhezkoekila herrokan ezarreraziten zütianak bere mahaiñian, zialarik her ohore gehiago egiten ta hik, hire aita ofizio apalaz dialakoz hire hazkürrü lehenari, eskele delakoz süskitü, eztük nahi ezagütü.

        »Bazen Afrikan hi bezalako bat, haren aita deslürratürik berze herri batetara, semia zorthü honak üngükatürik anbaxador zen bere herriala igorri; aita, haren gana laister abiatürik, semiak e'tzialakoz nahi ikhusi, bere erraitian adiskide athe bat bildürik joan zen anbaxadora ren egongila, haren goardak porrokatürik, bere eskiez semia zian erho, ta ürkhategian jarri bere zaia ürrhez koekila, khoroa bürian».

 

        Lege zaharrian semiak bere eginbididiari aurrhiden eretzian hüts egin zianian, aitak zian aizoen bilgürala ekharten ta han harri khadiz zien erhaiten. Jinkoak eman badü hainbeste potere semiren gaiñen aitari zer da berak begiratü diana seme gaistoentzat. Nolako diradian halakoak erran behar baliz, libürü handi baten ekheia günüke heben. Ezi zer erran e'laiteke auherretzaz, laisterkarietzaz, jokhazaletzaz, neskatilakarietzaz, hordietzaz ta ohoiñetzaz. Etxia, aita amer barnetik thipiltzen dütienentzat ta hen herioari aidürü dagoenetzaz, zathizka etxaltiaren saltzeko ta bizi izan diradian bezala, hiltzeko direnetara, zer ez erran.

        Aita batek entzünik bere semia ihesi zela armada(tik), etsaiak garhaitü zianian, igorri zereitzan hitz hek:

 

        «Ene semia, gizon baten seme hiz, dakianak irainguen edo hiltzen, igor etzadak, lehen hire hezürrak eziez jin bizirik ene gana, hil datekenian hire fama».

 

        Berze batek zialakoz aite bere seme kargüdantak zerbait hartü, aita Akadoi jarririk, jakiliak ta semia entzünik, semia zian deslürratü, ta han bere eskietzaz ber egünian hil; aita, haren ehortziala etzen agertü ziolarik hilak halako ohoria etziala merexi.

        Berze althe dügün ikhus gizon bat gosez hiltzera eripetia alhabak egünkal, aitaren ikhusteko baimenareki, zelarik ere goardetzaz aldikal ikhertü, hazkürrürik batere ekhar e'leizoan, egoskeraziz bere dithietan aita lüzez bizierazi ziala. Españan ere D. Pedro erregeren denboran ikhusi izan da semia dolorez hiltzen e'tzialakoz nahi bere aitaren bizia(k) eros lezan beria.

        Gibel mendia Sicilian da zonbait aldiz bere azaliak, düründa gorraren pare, garrak odeiak beno gorago, sü ühaitzak ta botxiak inkhatzak bezala bomitzen dütiano urthukitzen, bazterretako jende güzia doalarik ezpeitaite inferniren ekantza üdüriagorik. Mündian megopiak ideren liroainik senhar emazte pare bat, bi seme gaiza baliosenetzaz bizkarrian zabilzelarik aitzina, ikhusirik süoiola laister hen gibeletik zabilala ta aita ta ama erreren zütiala, kargak urthikirik behar z(üt)iela aita amak salbatü edo hekila hil, gibel ziradian hastara abiatü ta batak ama berziak aita konkaitz hartürik zabiltzan ber bidian. Bena ja suoiolak bidia ebaki zereien, zioelarik «biz erregitian aitzinetik edo gibeletik»; ziradian aitzinatü sü herrokiak apartatzen zirelarik, ziradiano aitzina laister abiatzen, zütieno aita amak peligrotik ideki. Soegiliek die gaiza hori senthagaillen herrokan jarri ta delakoz egiazki holakoa uste üken die paganek Jinko batek zütiala nahi amorio izigarri harrez ordaiñtü ta hen bidia Elge Sakratiaren izena, geroztik ükhen diana zien deithü, dago oraiño berde, diradialarik bazterrak pikez ta latsün hautsez estalirik.

        Holako akadoiak ikhusirik seme ezagütze bagia nola soeginen dereiozü paganago ziratekia ezi ikhusi dütienak, bide berdina üsü dirade hantik ezagütziaren khordak hautse dütienak berme, dukie franko heltüren zereien zorthü gaitzak ta Jinko honak dakitzanak.

        Ziek aldiz Jinkoaren manhitera mantso ziradianak, odola ixur zeniorenak aita amen biziaren lüzatzeko. Zauzte aidürü mündü hontan dükezien ohoriaz, berzian ere khoroetzaz ta ziek aita amak halako hamarrak dütüzienak barkha zerbait gaztetarzünari, odol biziaren boilltari ta ogena aithortzen dianaren besarkak har honki, ezi sobera lüzatü nahi dianari hausten zereio soka.

 

aurrekoa hurrengoa