www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA XXXV

Lotsa

 

        Lotsa da amorio gihaunenaren dügün alhaba, erran nahi beita gure khorpitzaren zatirande nahia, ta nekez azald'daitekiana. Dü bihotza haiñ tinko herxatzen nono odola igarain ezinez flakatürik betago, hantik ere berze bizkaiak ere tenkatürik, beren odoletik die laister bihotzaren zokhorriala igorraiten ta pairamen harez da begithartia, agerriena dena, xurpaltzen, besoak ta zankhoak ikharatzen, diano bihotzak bere indar güziaz odola igan-erazi nahiz, da erauzten, büria odol mentsez da hazten hotzak bilhoaren zaiñak tinkatziareki dütü xütitzen, begiak thürbüsten, iztezaiñak xurdunpatzen, botza estirletzen, elhiak nahasteb, izerdi hotzaz buztatzen ta gizona deuserezten.

        Griñalda doakabe harek die ardüra ere min handiagorik egiten, dereikünian gogoa, zentzia, ta megopia galeerziten, baloria ta gogomen güziak nekatzen, zonbait aldiz ere erhotzen ta erhaiten, hantik hetara ez erortez ahal lirokiana lori, zer nahi zorthü gaizetara, ordüz gogomena adelatü badü. Beldür sorthizkaia da arimari batetan diana tinko bat emaiten, hari eztaite jendia bihürt ezteno jin arrazoa, haren zokhorriala, bena adelatürik badago erran dügün bezala, meskabü erranetara ezta eroriren. Adelatze hau gure potherian, zeren eta berzer ikhusi dütügün zorthü gaitzak, igaran bagünü ardüra gure gogoan, gihauri hel ahal lizatekiala, espantatürik ezpeikinanteke diradianan heltzen. Gure arrazoari galtha beikiniro nola hantik ezkaparazi gündükian ta ber kasian ja beikinanteke adelatürik. Ezi helgei diren meskabier, inhur bihurt eztaiteke ta hetzaz lotsa ükheitia auherrago lizateke.

        Hetarik dirade eritarzünak, bizi baginande zühürki, bekhant liraitekianak; süia faltaz ardüra eskeletzen gütiana, düründa begira ezkinantekianez ta harez giradianian lotsa, meskabia igaran denian. Ezi txilimista agertü ezteno ekhaitzak jo dü ta düründa da odeietan kolpiaren orrhoa Igandetzaz her bürü eztironak egin; ihesia baizik eztü ireñen deno. Basa arimalek gizona die bere harmekila bürüzagi.

        Zertzaz date arren lotsa? Potheria gizon gaiztoaren eskietan denaz, adiskide faltsiaz, etsaia beno sordeitz denaz, kobartaz gibeletik, jeloskorraz alde orotarik, bilhakariaz, arrapatzaletzaz ta ohoiñetzaz, hen herrokan jar lite hitzamaile handiak. Hetzaz sakolak hüsten dütienak ta hen falta egitez bethatzen gezürtiaren kapitaiña, ta zakü afronteriaz bethrik denaz.

        Gaztetarzünak, ordikeriak, lotsarik eztie, arrazorik eztielakoz, horatkoz ere erhoen kastatik dirade. Badirade ere gaiza güzietzaz ez solamente jinetzaz bena eztirenetzaz beldür direnetarik, üdüri dirade erho bati, mündia ustez beire zela hautse lezen beldürrez zothükatzen etzena, bena següro halako jendek arima megopia beno eztiela xüxenago beren bizian.

        Aithortü behar dügü griñalda güzietarik eztela lotsa beno harrigarriakorik, delakoz iruditziaren arauiaña gure zentzü güzietara hedatzen; tahala berrogei urthean mina mementoan igaraiten dena, dereikü bethi megopiak mahastekatzen ta arra mahastekatzen; hargatik ere Jinkoak dereikü gaiza helgeiak gordatzenezi balakitza jendiak tristeziaz ta dolüz liraiteke, gure egün güziak kagüntürik daki, dakialakoz, ikhusten dügünetzaz dügüla franko.

        Eskelegoa, ahalkia, eritarzünak ta herioa dirade egiazki gaiza lotsagrariak, gizon aberatsari ta perestiari; bena dakianak Beliserari zer heltü zereioan, nor ezta meskabu güzietara adelatüko Halako gizona Enberadoraren landan, jaun handiena, bere bürüzagiaren bazter güzietan etsaiak kalumnietzaz jauskaiñ, begiak zereioen lehertü ta kharrikaren kantuan jarririk igaraiten zagoan (ümen) amoina othoizten, halako gerthaldiaren landa, beha orai gerla egile txar baten, etxerat jin denaren, deusere egin gaberik, egiten dian plaiñiak.

        Berze bat deusetarik jina, zorthü honak behin konkaitz ekhar(ri)rik, dialakoz gero urthiki ta zen lehen lekhian jarri, haren marraker giradia beha egonen? Lotsa izan ezpada sobera igaiten dolürik dütükia so egiletarik? Sobera lotsa edo ordüzegi ükheitia edo arrazo gaberik, dirade orozbat damnügarri ürrhün direnetzaz lotsan izaitia da zorthü dolügarria, laisterregi jin dadin beldürraz beikirade ginhaurt bethi eskerniatzen, bena gogoa bageneza Izairian diradian gaizak haurrak bezala beren bederatzü hilabetiaren azkentzian diradiala sortzen, khozüta ezkiniro gure bizitze eskelia mila gogomen auherrez.

        Bada presontegitik süiaren medioz ezkapi direnetarik, bada ere lezetara eroririk borosta mardorik zolan bathürik, hantik sendo alkhi diradienetarik. Bada ere zauria dielarik pulmoetan ezpada'khaldiak sendotü dütienik; hala ardüra zorthü honaren azia dago gaitzaren pian gorderik.

        Min helgeiaz losa denak soegin balezo bere sordeitza ediren liro uste zian beno txipiago heltü dela ta handiagorik ikhusi diala. Beldürra, aren zonbait aldiz ezta haiñ gaisto eziez uste beitügü, dereikülakoz emaiten meskabiaren ügürükitzeko, ütsartia, hartakoz ere hen borogia ükhen eztienek die zorthia gaitzago zeren eta gerthaldiak igaranez probetxürik ezpeitie egin. Hantik ere dirade hanitz ürkhategiala botzik joaiten direnik, ikhusirik ja lagün zonbaiter ber bidia egiten, ta hil nahiago direlakoz batetan, eziez lüzez herioaren beldürrian bizi, gerthaldiez ere dakie, nola dütien herioa, halbadere die lotsa arhinago.

        Jakin nahi günüke, zer heltüren zereikün gure bizian, ta jakinen eztügüna, bena següro dena da Jinkoak nahi dian bezaiñbeste besarkatü gaiza dütiala eginen, herak Ekhia egin 140etan lürra beno handiago dena, manhatü dereiola zer orenetan barnen 12 milion lekoa egin letzan ta diala izar batzüer zothüka elitian ta eztiradiala mendia beno zorthükatzen(ago). Manhü ere diala egin zonbaiti ibil laitian ta oren batetan barnen bide gehiago egiten diela eziez zaldün batek ezpeitiro egin 1726 Urthetan. Erran liro, arren, gizoner egingei dienak, dena perestü bizi ditian ta lotsarik eztükiela sekülan.

 

aurrekoa hurrengoa