www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA VIII

Esterratziaz

 

        Qui nescit regnare, nescit dissimulare, dio rafraio zaharrak. Erreger baizik eztagoana ta orai jende megopia llabüren kapan dena. Mündü güzia ari delarik txarlatanen gisala pastoraletan mozorroa bethi begithartian nahi girade agertü, ezkiradianak ta ihuri ez aithortü nahi zer giradian, hala sinpleziatik ürhüntzen giradianogaiztokeriari girade hüillantzen ta mündia da haiñ borthizki halakatü non gizon xüxenak direlakoz zozo xuriak bezain bekhant beitütü jendiak argalen herrokan jarten ta lealki bizi egiazki ere mintzo direlakoz haurren herrokan jarten.

        Bena halako eztirenak nor dirade? Bi bihotz ta bi mihi dütienak. Nola enganatüren ta bairatüren dütien arima xüxenak bethi gogoan, irudestia gaizetan ta elhetan sekülan egia, hipokresia da orotan hen gidal Jinkoaren ta jenden eretzian hareki bizi, hiltzen ta ehorzten dirade, berze bizioak doatza herioa denian heltzen; bena hipokresia dago errhautsetan gaiñian mila ogen egin badü, oberta demendrenaz uste dü hukitü dütiala ta santü baten fama diala lürrian ereiñ.

        Ehünetan jendia enganatürik obra hartan bethi zerbait berririk ikhertzen ari da, azkenekoz bere büria ere enganatzen dialarik, uste dü bera heno gizon prestiagorik eztela mündian, ta mündü güziak daki nolako dian khinperra, kanpotik xuri ta barnetik beltz diala soiñekoa: üdüri da, etxe hanitzer latsünak xuri agerteraziten dütiena ürhünetik ta lohiz direnak, khaparrak argitzen dütien arbisker ta har txarrak diradianak karakoillarren ta sagarroiaren pare beretan gordatzen direnak hüillantzen zereitzener; ozta arrari üdüri ihon jargiarik, sabia üdüri ageri bezain sarri selauzten.

        Ahal lizatekia halako gizonan aitoren seme hüskaldün bat ideren laitekian ta halako liskarrik merexi lükiana, delakoz Egia haren eginbidiaren argia? Gizon zaharrari bilhoak zütialakoz belztü erran zereien etzianez uste herioak xuri zütiala salhatüren? Zer ahalkia gizona enganari denian probatia! auher lizate halako jenden thormentietzaz aipatzia beldürraz dirian agert diradianak bethi estalirik, bethi gorderik ta bethi berjakinareki edo konzientziarekila bilhakan daude. Ezpaliz ere bizioen ta ohoriaren artian den gerla, hek nahiz gorde hau nahiz agertü, dielarik bihotza gaiez ta egünez zathizkatzen.

        Ahalkia mündian datekiano dü arima izigarri inharrausten. Neskatila Milesienak ez jakin zer etsigoaz ziradialarik berak ürkhatzen ta lezetan larrützen, zütienian pikarraitü hilak etsigoa zian ahalkiak baratü, erakusteko dela ohoriaren lagün ta ber dailliak dütiala ondotik muzten Sn Augustinek dio «Jinkotze berthüdia da inhuren jenden artian, heia zer den Jinkoaren eretzian! Den aberats, dian potere nahi bezain beste, gürrak dütüke aitzinetik mespretxia aldiz gibeletik; herioaren ere oren bizi izan den beno maredikü gehiago ta aitaren thonak semiak dütialakoz soñian ekarriren, non da aitoren seme fama, halakoz ikhara eztagoena?».

 

aurrekoa hurrengoa