www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA XXXIX

Ametsetaz

 

        Aspaldian ehortzirik dago, lehenik ametsak gezürraren aizo hüillenenak ziradiala erran ziana. Alabadere, Makrobek hetan sinheste zianak, bost herrokatan dütü jarri. Lehenaz dio, gaiza helgeiak dütiela salhatzen, hau ükha eztaitekeana, Josefen kondaira egia bada (bere ametsetarik amets-egile izen ükhen ziana): egia haren probantza dago Karferian zagoelarik bere bi lagünen ametsetan bata zatekiala, herio ahalkegarriaren seiñale, berzia aldiz bere autakina ohorezkoa, zütianian azaldü. Egia bietan gerthü zena. Geroztik ere Pharaonen ametsaren azaldia, Egipta zazpi urtheren soiltazüna zianian, erabaki. Danielek ber gaiza dereikü eskentzen, orozbat Jusef ama bereginaren senharraren ametsetik, errege herodaren arakeietik jesusen salbatzeko, egiptara zianian eraman; ta berze ametsaz errege haren herrioaren landan hirur urtheren bürian Palestinara berriz ützüli zenian. Jakilegoa hek daude ordeiñu zaharrian ta berrian, berme hoberik eztago mündian.

        Homerek ere Lürreko megopia güzia zianak dereikü Nestorren ametsaz erraiten Erregerenetan fidantxa dio behar dügüla hari, hen zorthü honez, edo zorthü gaitzaz mintzo diradianian, erran nahi zian Errege Agamemnonenetzaz.

        Temistokla Atenakoarenak lekhü düke ere heben. Persiarat abiatürik hanko Erregiak zian ezin honkiago agurtü, gobernadoria bat ere zerioan Frigian itxasoaren bazterrian eman. Bena Khorteko isterbegiek hilerazi behar ziela erabakirik, gizon erhaile zonbait aitzina zeroien igorri. Ja bidetan zen Temistokla, lehen gaian zagoelarik lo ohian, amets egin zian Theleslioneko hiritik igaraiten bazen, herioak faltarik etzereioala eginen, hartan iratzarri zen bezain sarri ta nontik zükian hiria(z) kanpo berze bide bat, billenkitü zenian, jarraikirik bideskak herioari zen ezkapi; bena erhailek jakinik igaran zela, laister haren ondoan ziradian jarri. Uhaitz bat igaraiten zialarik, haren hatiak huriala erori(ri)k odir-eraziteko mainatak hedatü zütien sargetan, gaia ja zen t argizagia garbi Temistokla bere mainatekila lürrian jarririk, argiaren aidürü zegoan. Erhailek, ustian ohatürik zagoela, bere kezaldian, xüxen hartara ziradian abiatü. Bena norbaitek, hen heltzia ikhusirik eta harmetara! zian oihü egin, jende güzia laister mandüler hetara, zütien hatzaman güziak ta Temistoklak breki eraman. halako gerthaldiak üsü dirade.

        Dügün gurenetarik zonbait bederaka. Luis gaztiak, Frntziako Errege zenak, bere emaztia Felipe Augustez erditü zen gaian amets zian egin, besoetan zialarik haurra, Printze güzier ziala eskentzen ta egoisten zian odoletik berak edanik, edan-eraziten zereiela. Hantik, igermenak odol-ühaizta handirik izanen zela, egiazki gerthü zena; ezi, gerla Printze harek, bere denboran, zian egin handirik.

        Bi prima handi ziradian, Margarita ta Ana, bata Borgoiñako, berzia aldiz Bretainako dukesak; Charles VII, frantziako Erregia zen hetarik batarekila izkontgei, hitzak ere lehenari emanik, Printzesa Amboiseko palazioan zagoan ezteien adinaren haidürü; bena akadoitü izn zen abantailla handiagoa Britainako dukesaren Erregiñatzian zatekiala. Khanbiamentü harez Borgoinakoak deusere etzakian. Egüntxe baten goizian bere andre-aurenekila zabilalarik teristeki paseiün, baratzian hetarik bati galtho zereioan egin, zertakoz zen haiñ teriste bihotzian ageri? Printzesak arrapostü zereioan errran, gai gaitz bat ziala igaran, ta geroztik haren bihotza beltzairaz betherik zagoela, loan gogatürik Margarita bat eman., zireiela baratze batetan begiratzera ta errekeitü hartan zagoelarik asto bat hara jin zela; haren akhasatü nahiz izigarri eskarnio ükhan ziala — azkenekoz jan zereiola lilia; kondaira hori egiten ziano zer zatekian hantik, inhur etzen düdan: alabadere, heltü zen llabürzki, Anak ziala Margaita deslanthatü ta frantziako Erregiña zela gerthü.

        Clovis frantziako errege Khiristian lehena Türenjeko Erregeren emaztiareki izkoitürik zian fedastatü; zialarik Erregiñak erabaki lehen gaian algarreki etziradiala etzanen. gai hartan zian Erregek amets egin, zointan ikhusi ziala hirur saldo animal, batian lehon ta Likorna, berzian hartz ta otso arrapüzaliak ta hirurgerrenian txakhür athe bat, bata berziari ausikiz ari ziradianak. Ametsez zereioan Erregiñak galthatü Bazinak zereioan azaltü, hori nahi zela erran beren ondokoen kondaira: lehenak ziratekiala balios, bigerrenak jende apürrak ta hirurgerrenak bren aharretzaz deuserestüren ziradiala. Hala ere gerthü zena; balizateke gerthaldi berzerik, bena berezita honek dü franko dütienetarik amets egiazkoen doiala.

 

aurrekoa hurrengoa