www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA VI

Gerthaldien indartarzünaz

 

        Gaiza güzietan lion edo gaitzetan da, haboroetan, gerthaldia langile. Norat nahi ützül nadin, zientzat, aitoren semiak düt Eginbidiaren herexak ohoriaren akhületak ta berthüdiaren obrak edireiten. Zien gerthaldietan. Bai handienen gerthaldietan honkiren edo gaitzarentzat, bath' ahal daitekenetarik da, düda bagerik arrapagoena; hortakoz, ere Paganek hainbeste Jinko eginik nola beitirade bizio mündian, gaitzak her zütien dagokitzen, gütiago itxusi ager laitian. Hala sortizaren bizioak jinko faltsien gerthaldietzaz arrimatürik zabiltzan laisterka bürüz behera ürrhezko itxura begietan.

        Hala adulteroa belhariko Jupiteren Eretzian, haren altharian zian pizten bere amorio ganüstarra zialarik laidatzen Zezenaren, Belxarraren ta Arranoaren Ekantzan zütialakoz neskatilak enganatü, ta berak gizonarenian orozbat egin zialakoz, esker ta obertak eskeintzen zereitzoen.

        Jinko faltsü hek hil dirade, hilgei ziradialakoz hen obrak; bena obrarik ezpeilizateke, gerthaldirik ezpaliz, jendiak dü jaun handier so egiten ta hetarik hartzen gaitzak lehen eziez eta honak. Izar thürbütsiek die ülhüna hen ageriak dian bezala Lürra argitzen. Orozbat ziradie Jaun aitoren semiak zien aiziak du, goratzen ta beheratzen jendiaren itsaso bagak, haren bihotza da lür-büztan zuriz nahi düzün üdüria har diroana. Fier dago tinko, üntza bezala thorriari, fier gerthaldiek Legen indarra hen eretzian die hartzen eta hek jendia khozützen. Hantik askotü beharra, detzen handiak bizioak gorda, direlakoz hen gaitzkurdietzaz berme ta delakoz gaizkiegiliaren mehatxia flakü.

        Ezi bizioak doanian aitzina, ta berthüdia gibel egoiten, jende gaztia doa laister Lehenari, zaharra aldiz jarraikiz azkenari. Hala, batak berziaren lekhian jarririk, die azkenekoz gordatzen ta honestarzünaren Legiak erroetarik adheratzen; desadura halakoa, handien ganik heltü baliz, altharian jarridukien bi mila oberta errusigarri lizatekeana dütükielakoz beren gerthaldi gaitzetzaz obratü hala.

        Urthekal dügü ikhusten, egin izan dena berriz egin daitekiala ta Legautsiak gerthaldiez diradiala arrapizten; orozbat berthüdiak diradianian herrian hetara Jaun handiak enjogi ezi jendiaren ustia da noblezian dagoela jakintze güzia ta gaitzik balin baliz egiten dütianetan, egin e'litirokiela hitzaldi hartarik da ari Jaunaren ürüdiala jentia ta aita bezala semia, hantik ere Errelijionaren akitzia mündüko gaitzik handiena dena.

        Jendiaren begiak bere jaunaren obretan dirade, Argusarenak gütiago beno haborik dü ezarriren hetan: flakü badü indarra ohoiñarentzat düdarik ezta eginen dereiela ebatsien detxema ta primezia lealki pakatzen; dohaiñetzaz khoi bada, bi eskiez hartzen dütiala. Aharren ta auzien xüxentzian inkari baizik eztiala ta bethi azken emanliari doala züzena, hitzemanak ere, batetan diala hütsa, bena anguru batek bezain jagoski diala Jinkoa othoitzen.

        Esker beltza da jendian den arraoena zeliari ere hügüingiena, dialakoz borthitzaren Legiak irkaizten. Ezkiribü Saintiak dio haren kastigoa pare datekiala: Jeloskeriarenari bere zitharian zointan ezpeita oliorik, ezetare insentsik ixurten eta eztatekiala ürrikalmendiaren oliorik m,inkaitzen eztigei(i)k, ezetare othoitzen inzentsik Jinkoaren Errazitearen emaztegei(i)k. Eztate düründa ekhaitz ta mendekin baizik, deuserek eztielarik bizio hügüngarri hek, harek beno, gizona desohoratzen deuserek ere eztü aitaren semia Jinkoaren ta jendiaren eretzian bere gradotik itxuskiago eroreraziten; jende apalenetara zideperatürik dütü gerthaldiaz hek basa arima bat beno sordeitzten ta hantik heltzen den gaitzaz dago berme.

        Nabukodonozorek khoroa izarren pare ziana, Jinkoaren mandhüz esker beltzaren gatik aberetürik, kabaleki bazkala zebilan. Balthazar'ek apairiaren gozomenian zian paretian, eskü batek ziala hareri akadoi espantagarria ezkiribüz jarten, ikhusi. Herode sarriez janik, Antiochus bizirik hirotürik. Absalon zühain bati zintzilika. Aman ürkhatürik. Neron bere eskütik hilik. Alexandre ardoan ithorik. Valerian Enperadorgoatik eskabelatürik. Bayazet kaiolan. Anastasa ekhaitzak jorik. Julian Apostata eskü ikhusezinez bere harmadaren erdian hilik. Meskabü hek güziak eskerbeltzaren gerthaldien gatik harrigarri diradianak, dielakoz mündü hontan desohore ta berzian kastigü.

        Honki eginari zor zereio ordaria, diharü perestatiari den bezala pakia, bi zor hek xahatü eztütianak ohoin ta ganberotar da hiltzen Aitoren seme badira zer fama! zer gerthaldia! Ta zer erran berze bizio, lür güziari hügün denaz, esker beltzaren ahizpa bera —denaz bethi harzale, sekülan emaile— holako arimaren, dianaren errelijionia, pützü bat betha eztaitekina dü egarria, deuserez itho e'laitekiana, begiz ikhusten dütian güziak jaten dütianak ta jatiareki mengoa zereiolarik emendatzen, sabela betherik, gosiak lehereraziten diana ta arrapatzian bomitzera, ifernurat doana. Nola deithüren düzie bidützen halakoa; zizaiña, zekeiña, eskenaia, irritsa, zekintarzüna edo lükürgoa ezi haiñbeste 1zen dütian nola maredikü ta gaitzkotsü ber athian beitütü. Zer ahalkia holako Kristianaren lagün izaitia! Zer aitoren seme halako gerthaldia! Zer bizitzia loan bekanki, gerlan iratzarria, sekülan bakian. Irapaiz txar baten gatik ehün ohartze kharatzik, onza eztiren (ordez?) mila libera behatzün. Barneko bilhakak bethi arra hasten ta bethi honkeriak jauspetzia garhaitzen.

        O! zü aitoren seme, zitiala jar peregriaren pare, bethi zü baizik eztüzüla, goga bethi zü baizik, zure eztela, düzünarenaz gozamena baizik eztüzüla, lürrian ja peregrin gisala izaitia ta zelian (zeruan) aizo dela zure egarria; santü batek dioana ta han dagoela, berthüde egiazkoa. Aberats ezpazirade, hanbat hobe, zure berthüdia dateke agerriago. Zure honki eginak aberatsarena beno dateke baliosago; haren soberania baizik eztialakoz emaiten, aldiz zük beharraz zirade pairatzen.

        Egiazko noblezia da animaren xüxentarzüna, berzer egin zihauri nahi zünükiana, ez egin zuri etzünükiana, dirade sortizaren legiak, ta zelüko zürübietarik bata, Jinkoa, diharian diana, Jinkorik bage hilen dela gaitzürran dago eta zorthü honari aldiz fida eztena, gaitzaz ezta lotsa. Deusere eztügü mündian ützi behar eztügünik ta ardüra merezi eztianari doana; gaizki ere bildia bada, eskietan seguro hurtüren zereioana, berzeren gaiza arra ützül, zorrak pakha ta gerthaldi hoik emanik bihotztoiki ta kristianki agurrak botzki mündiari erraitian, dago seme hüskaldünaren hiltzia, herio ere ederrena.

 

aurrekoa hurrengoa