www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA II

Nekeziaz

 

        Zilzikidiak aberatstarzünari eztereio eskerniorik egin, (non) ez den beraz mespretxügarri; bena dialakoz ardüra enplegia halako; ordian da bere lepotik loth ta nabel zorrotzaz, ürrhez egongia diana, zünzürra dereiona muzten; ürrhezko kopa da khozua edaneraziten diana, ordian, zilharrezko zübia da lezila xüxen doana; bena zer dirade aberats haboroenak, gaizki halakatü diradianak: zekein, asemagur, desleal, Jinkoaren ta jendiaren eretzian, fede bagiak; halako aberatstazüna da, arren, hügüngarri, ez berberaz, bena bürüzagiren eskietarik dian desohoriaz. Bera ezta bizio galkiroso, da gaizki bildü diana ta gaizkiago manüntzen diana.

        Berthüdia ta eskelegoa bekhanki dabiltza lagün, hantik eskele aberastia nekez gizon perestü, anima ederrareki ezpada sorthü. Ezi beharra delakoz bethi galthari, hartako gogoa dialarik, bizitze lealaren errekeitia(n) ütsarterik eztie; bihotzaren zaiñak dereitzo llabürtzen; garhaitzen badü ere gaitza, bertzaren zolan bethi ere dago ondakina.

        Behardünak eskelegoaz etxaltia dialarik üngüratürik, etxia haur pikarraiez betherik, arka hutsik, abaiñak zelaurian, zorren galthariak aidürü, algoezila borthan, auzietzaz nekatürik, hen aita ünhüdetzaz xükatürik, aberiak deusereztürik, hantik beharra bizioen ama da gertzen, honek honki egin ezinari, gaitza egineraziten.

        O! non zirade xühürra, Jinkoari galtha ziriokina, berze aberatstazünarik eztüzüla nahi, baizik nekeziatik salba zintzan? Orai zonbat dirade soberakinaz aski eztienetarik: zier niz mintzo jaun aberatsak; zien palazioetan, arraiña bezala hur gizenian jaten düzie berzek ereiñ dien ogia, edaten ardoa berziak lantatu dianen miñatzentik; aragiak zereitze mahainiala jiten adelatürik; jakinik bage zer errekeitia dien ükhen, ihize güziak zientzat dirade habiatzen ta hüme egiten. Nork dereizie hek güziak? Behardünek ta ziek gorr ta müthü hentzat. Nor da, arren, gizonago? Balle hek bizi doia ta zietarik ez deusere beharrik, zer zinantekie?

        Egik (dio Jinkoak) behardünari honkia, askazi ziradie. Da kristianaren eginbidia, alpora den bezala süiari, argia ekhiari dereikü berak ere «jinkotze handiena dagoela gizon hilgarriak bere üdüriari honki eginetzaz, bethiereko doakintaren bidia llabürtzen dialakoz hola».

        Azaldi halakoaren eretzian, aberatsaren gogortazüna behardünaren eretzian, ezteia gaiza harrigarria! ta dialarik potere sokhorrigei, diharü dohaingei, bata ta berzia ükhatürik, dezan bide hari gibel egin, Sn Augustin-ek dio «aberatstazünak maite badüzie, dei'zazie zien honki, zorthiala doi diren bezala jar, zure salbazionearen lankhei diratekianak. Bürüzagiren dohaiñak dirade ta zure laudakeriaren prendak, arren, aitoren semiak direlakoz jendetarik seiñalatienak, ta direlakoz berzer bethi gerthaldi gei. jarraik beze santü handi haren errana».

 

aurrekoa hurrengoa