www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA XXIX

Adiskidegoaz

 

        Adiskidegoa da biziaren salbazionaren ta(h)ilezindiaren medika, lürreko paradüsüko arbole bizitzekoak hitzeman ziradianak ezi gure bizia gozomenek dienian lagüntü, mündian ükhen dütiegünen ohartze maithagarriekila girade ehortzen.

        Harek dütü gure egiteko ülhünenak argitzen, düdadünak sinets-eraziten, khordokatzen diradianak segürtatzen, arrimatzen, txarrak honkitzen, honak edertzen, okherrak xüxentzen ta hil direnak arrapizten, harek deslürratiari herri bat dereio edireiten, eskeliari gurakusgarritzen, handier goiendia, aberatser zerbützia, jakingabier jakintzia, flakier indarra, erier osagarria, antsiatier pozkida.

        Balago ere gizona izar Güzien erdian, bere zorthü honaren jakile bagerik adiskide bagerik, gaitz lüke zorthia, delakoz adiskidegoa gure zorionaren parte gehiena. Hanitz dirade adiskide izan nahi direnak ta gütik adiskidegoaren adrak ezagützen dütienak. Aristotak net erthailten dütü ederki honki egin nahian, amorioa amorioan, adiskidegoa adiskidegoan ta araukida obretan. Bihotzgintza da amorioaren txi(li)mista, honki egin nahia bere borhondade gor bat dena, amorio da obra akabatia. Adiskidegoa algarri honki nahiaren lana: hantik jarraikia, maite dienak güzia ihuren eztirade adiskide, bena egiazki adiskide diradianak dakiela maithatzen. Jende apalenak lirioe amorio handien üdüria itzalt, bena hen artian sar, hanitz dirade amoros inkaria egiten dienetarik ta hetzaz emazte amorosik batere, hanitz enganatü nahian inhur eztienik enganatzen dielakoz farfaillaren ürrina: hanitzek dereie erri, gütik dolü ta emazte güziek dereie mespetxü franko egiten.

        Hippodamak hirur adiskidegoa dütü mündian jarten, bata aberena, berzia gizonena, hirurgerrena jinko-erdiena. Lehena dago Izairian jenden ta aberen artian dena, hetan ere bere artetan berhezi zonbait eginlaiteke, bena ezkirade jendenetzaz baizik mintzatüren. Aristotak dio, hirur kasta diradiala, hartan, beharrak, plazerrak ta berdhüdiak egin dütianak. Lehen da egün jarraikiena ta nozpait hiriak ta bürgiak egin zütiana, zokhorri batek berziari, emangei estskürütik, ordian aizoak ünhürriak bezala ari ziradian; orai aldiz norbere delarik, adiskidegoak aspaldian bide, aharrer ta auzier, eginik, aizoak bizi zirade etsai bezala, adiskidegoak ere bere izena galdürik, gehiago amets baizik ezta ageri, sekülan izan ezpaliz bezala.

        Jeloskeriaren ta zekhiñgoaren süiak die adiskidegoa erre, aiziak ere haren hautsa lürretik eraman. Khiristia lehenak hai tinko ziradian adiskide bata berziari, non hil nahian bata berziaren lekhian paganer eskeintzen beitziradian, onai aldiz anaiak bere anaiaren beitü ükhatzen odola, lizatekiala Kainen pare, arrotaz beldür ezpaliz. Nekez ere aitak haurrer haurre ere bere aita-amer behar lukeien amorioa dereie ezagützen. nekezago ere adiskide bat ediren daiteke, eziez ürrhezko meatze bat mandi gorenetan; hantik ezagütze bakhünak dü adiskidegoaren izena ozkendü ta hartara delarik orai jende güzia, dügün ikhus lizatekianez ezagütze hartan haitorik.

        Dügün lehenik jende handiak adiskidegoari elirokiela har txipiarentzat, delakoz bere handitarzünez ta handiago izan nahiaz haiñ betherik non jende güzien zerbützü egin elirokienak, arrotz beitütie. Balakariz diradialakoz üngüratürik ta norbere irapaiziaren jarraikian doatzalarik hetan, eztie adiskiderik batere ta mespretxatzen dütielarik alokairüzko zaldiez bezala hetzaz zerbütxatzen dirade.

        Adiskidegoa, bardintazünian baizik ezta laket, hau batzen ezpadü, dü egiten. Ez izanik ere bardinagoa bi jende suerten artian, behar handiak dütü zonbait aldiz apal-eraziten ta txipien doiala jarten, berzela hegaltaz doa adiskidegoa ta beren handitarzünari so ari derelarik bezaiñ apaltarzünaz dirade. Inhun ere maite aztielarik, amorioaren inkaria bortxaz egin behar diela dakie, berze althe beren handitarzünak dereie lanak haiñ üsü emaiten non berzebtzat ütsartia beitie nekez edireiten.

        Hantik dirade mündü güiaren balakariak üsü delarik hen bihotza zeiñütegiko oillarraren pare aize güzier ützültzen dena. Bena hen balakak ta hitz emanak euriaren hur istiletan, küsküillien pare dirade, hel bezaiñ fitez dirade argüsten hala ere gizon zühürrak daki jende güziari hitzeman dereien obra, harentako eztela, jalki bezain sarri ahatzerik dagoela.

        Jende güziaren adiskide, baterenena eztela aspaldian egia hori errana dago, baietare botaiak güzier eginak eskerik merexi eztiala. Jakinezazü beretzat osoki dagonera, dremendena eztiala ihurentzat haren adiskidegoak habiarik, eztialakoz bazkarik hümier ekharriaz; eztü beharrik, antzü bizi da, ta antzü hiltzen. Büria gora aldiz nahi dianak zühaiñen adarretzaz eztü axolik ezetare nahi itzalik.

        Kent'handiaren ingürünetarik bizitze txarra dienak, bürü flakiak, mihi gaiztoak, mintzale handiak, sobera jakin nahiak, erri egiliak, trüfalerak, bofoak ta güregiliak berbera düzü bethi edireinen.

        Adiskide baten haituak gaiza hanitz dü galtho. Gizon perestü, gomarte, zühür, bihotztoi, leal ta patxor, bena berak berdhüde hek ezpadütü adiskide halakoa eztü bathüren. Hala ere oraiko adiskidegoan, koka ahal laite gizon xühür baten erranian: bizi zite zure adiskidiareki egün batez zure etsai gertgei baliz bezla, ta zure etsiareki egün batez zure adiskidegei baliz bezala. Iritzi on da bihoz Xüxenari, bena non da bihoz Xüxena jagoitik okhertüren, ezten iritzi hau galgarri.

 

aurrekoa hurrengoa