www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA XI

Irritsaz ta zekiñanziaz

 

        Handitarzünaren ta aberatstarzünaren egarriak mündian jende erdiren dü nahasten bürüko hüna ta galeraziten arima. Gizona da itxasoan sartzen, han hainbeste lezer ezkapirik, hainbeste harroker jorik, erorten da eritarzüniala, güzia nahiz ta güzia eginez sorthü denala, hek bardin mediker arrabuhin dirade. Die hazteri bat handiek amaren sabeletik ekharri diena, hazkeriña haiñ errabiatia non zeliaren lekian ezar nahi beliro lürra. Da sü erbarratzatia aize bat zeha eztatekina, leze bat ondarrik eztiana. Xühürrak dio — lürraren erdia dela ideren itxasoen barnatarzüna dela uki, Kaukasako harzuloak ikhertü diradiala, Nilaren üthürri begietara jendia heltü, bena gizonaren bihotza dela zedarririk eztiana gizonaren aierartetan ezta erhokeria hau txipiena, errabiari pare da nekez sendo datekiana. Hypokratek bildü nahi zükian mündüko dotor güziak medikaren irudizkatzeko, min harentzat haren landan filosofoek bi mila ta berrehün urthez ari dirade nahiz helgaitz khozütsü hau sendotü, bena güziak auherki dirade ari; gaitza sordeitztürik jendia da osoki desmoriala erori ta irritsaren aiziaz irritsaren thiniala bulkatürik, lezila erorteko baizik, hantik eztaiteke eraitsi gizonak bera zehatü nahiz eztaki bere bi besoek eztiela zortzi zehe lüzatarzün, alabadere eskü batez nahi lüke sortaldia uki ta berziaz sorthaitza, jakin ere nontik den Ekhia jaikiten ta non ohatzen. Aita heno nobliago dela Listez ofizio nobliagoa dü nahi egin ta dolü zereio den halako aita apalaren seme, arima dialarik apalago ta ürgüillia gorago bere aitzinekuen izenetzaz da ahalke hala tzapatzen dialarik bere gorotza südür güzietara sareraziten (bohatzen g.) dü haren ürrina.

        Gora behera, esküiñ ta esker mündü hontan ikhusten dütügün güziek dereikie hümildatia diarizten. lzarrek gaiñetik argitzen gütienek, lürrak petik ehortziren gütianak, aiziak aide orotarik bizi girenaz, hurak lürra üngüratzen dianak, arimal güziek beren bürüstetzaz estaltzen gütienek, hirur mua eritarzünen üngürüniak, gure arimek beren zorthiaz arranküran hek güziek eztereikieia franko gizonaren apaltarzüna erakusten; alabadere txitxarrigei dielarik izeiak bezain büria gora nahi dügü ta gaiza hek beno handiago giradiala sinhestian girade. Dügün har hegalta nahi bezain gora arranogei sorthü ezkirelakoz, faltarik erortiak ezteikü eginen, bihotz sobera aizez hantü deno zapartatüren dela següro. Nork eztü ikhusten irritsari ta zekinantziari saldü denak arima herratiaren Kainen bizitzia dükiala besarkatü hala arradea (libertadia k.) delarik; gizonaren hon gehiena borreoaren mithil dügü jarten.

        Halakatürik irritsutza ta zekiña galeretako arraunariek beno zorigaitza die latzago. Ezi hek bezala dien zankoak dütie bihotza zalhenatürik ta non etare beitie egarria handiago, jagoitik ürhün edatetik, estekan tinkoago bülhürtürik.

        Arramüria da bere azotarera oitü egiten berziak aldiz bethi ohil, berer bethi ihesi, sekülan beren barnen nahiz orotan izan ihuretan ezta nonbait bereki denian mementoan dü errabiak inharrausten ta helgaitzak erretzen sordeitz da ere, bereki eztenian. Galeratarrak zilharrez dü erradea küperatzen, berzek aldiz ürrhez bürdüiñ kathenak erosten; botzkario zonbait dereio megopiari emaiten, berzek bethi bihotza harrez ta garrez die borreükaturik, hen bihotza ürkhategilat jalki bezain sarri doa Satan adiskide izan zereionari lagün izaitera.

        Zer bizitzia! ta zer heriotza! Kainen üdüria ezi Prokopek dio «Jinkoak bere aitzinetik zianian akhazatü lür güzian herratürik zabilala zelarik oldeki izigarriz bethi lagüntürik gartsü püñalak bihotziala jauzten zereitzolarik».

        Irritzarria ta zekiñantza orozbat dirade Jinkoaren begietarik deslürratürik daude, dütielakoz haren ganik bihotzak baztertü (dio profetak) bidia argiz ülhüntürik ta Jinkoaren angüriak detzan jarraik Bidezaliari hel zereioan maredikü da harrigarriena. Begien ülhünpia zankoen bide kharrus(ta)tüaren lerradürak, gibeletik akhületak, lezila erorte falta bagia —dirade bi bizio her aidürü— dagoetzan miñondoriak.

        Zer dirade bi bizio hetara larrütü diradianak, sükarra bihotzian beroak ezetare hotzak pausürik eztereienak, alkhantzatzen badie opatü nahi ziena zorthü hon batetik bigerreniala igaranik daude errerik. Somatü ezpadütü hainbeste herio dü, non beren zorthia beno sordeitz ezpeitie ikhusten.

        Heliogabal Enperadorearen botztarioa zen gizonek herrotetan hurian ützüleraziten hen gora beheretan, behin hurian gorderik, behin gaiñian ikhustian, zen laket. Ber jokian aru dirade handitarzünen ta aberatstarzünen egarriak eskerniatzen dütianak. Bena ardüra itzaletik argiala eztirade berriz hantik jalkiten, han errabia lagün daude ikhara dereieno herioak begiak thapatü.

        Milatan aitoren semek e'lükia zorthia hobe aza lanthatzian, eziez ofizio arima nobliari doi eztenaren egitian. Zonbait illurier zonbat mesperetxier, zonbat esperantza faltsier ezkapa erazi e'liro, bere megopia hen estiraz porrokatürik dagoeno, odeiak bezala hurtzen diradianak bihotza eiheraren azaliatik kanpo igor beza eskeletzera khortiala, ohorez ta diharüz khoi diradianak, han die Petrarka famatiaren akadoia edirenen hau dena. «O irritsari gaxoa! dialarik nork berak lan franko bere egitekoen xüxentzian büztana,en idereiteko bahoa botzik berzerenen ikhertzera. Noretara oraiño? handienetara, non agrada e hintzate bethi maniala ezpahi(n)z ta non desgrada bahiz galtzurra beitükek següro. Berzerena izan bezain sarri e hiz hiretako (hiretzat k.) bizi. Bizia berthüdia, segürantza galdiak dütük osoki hiretzat. Handiek inhur eziee maite salbü güziak ützirik hen griñalden mithil jarten dena».

        Dügün orai sokhaldi bat handitarzünari zer izerdi heriotza jende athiaren behatzia galtho erokier arrapostü emaitia. Egiteko, elhorriz jauzien thipiltzia. Nahiz handiagoari agurratü merexiari ükhatzian obren ordaria ta trükalerari emaitia, jakintsüa ürhüntzian. Zer nahi hel zejakinaren legoitzatzian, han dago handien ofizioa ützülpurdiaren diradianian beldürrian.

        Bena erradazü lür güziaren jauna baliz halako, bürüzagigoak merexi lükia herioa lagüntüren dian geldarriak, mula hitz emanetan, mula esperantzatan agortütik ta ekonde batereetan egonik; bena handi hetan ehünetarik bata heltü bada, ofizio hortara zonbat dirade zathizka erori diradianak bidian.

        Zonbat hogeitahamar, berrhogei urthe ofizio hartan igaranik mula xüxenkeria ta bi mula okherkeria eginik deusere bildü eztienik, salbü gaizenda bat bere thonbetan jarten dena ta ardüra gezürra dioana (erraiten diana k.) ezi nekez ideren laite hirurehün azken urthetan bi handi hetarik fama egiazkoa merexitü dütianik.

        Dügün handien herrokan jar Abimelech hiruretanhamar bere anaien odola edanik emazte baten teilla khalditik hil zena; Semiramis bere semiaren amorioaz nekatürik, Coesar bere askaziez ta adiskidiez puiñelatürik, Pompeo ürrhez bere hiria ithorik, mündian ez lürrik haren obraren doia ükhen eztianaren herioa. Scipio Afrika irapazirik bere thonban ingrata Patria nec ossa mea hababu, halaber jarrerazi zian; Fuxodenes Ptolemeo Egiptako Erregiaren fabori bere borthan ürkhatürik, berze bat Constantius enperadoraren fabori, lüma txar bat emanez izenaren ezkiribüz ezarteko, herioa ükhen ziana ordari ta hainberze gerthaldi erreger hüillantü diradienetan eztiradia?

        Zer arrotak! zer jokiak! Zer gerthaldiak! Lege güziak mesperetxatzen dütienentzat handi gerth' ditian ber, dereikü Persiako errege batek lahardekaerazirik akadoi gasto bat ta kargia semiari emanik, zereioan aitaren larria jargian ezarri. Franko dirade holako jargietan honki liraitekienak ta beldürrak ohoriak beno frenatzen dütienak.

        Ikhasezazie! aitoren semiak mündüko handitarzünak eztütiela handi eginen her mesperetxietzaz zihaunriek ezpaziradie handitzen. Zien zorthü hona Alzionaren pare sabelpian dago. Gure sortzepenari do] diradianak, hobenenak diradiala, bena sekülan hantik zorthü hona eztiela ükhenen bazterrik ezta hartan; üngüra ezazie, nahi bezain beste, Skiron mendia zorthia ezpadüzie, lür loskanillala etziradie heltüren, ehün urthez lanian (ari) izanik ere.

 

aurrekoa hurrengoa