www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA III

Baloriaz

 

        Gizonaren baloria da haren balioaren doiala. behar bezalako denian, hegaltaz gaitzür güziak dütü erdiratzen, saldoak behezten ta bihürtü nahi direnen lekhü eragiten. haren baloria arranoaren pare dü odeiak xilhatzen, düründarekila da borrokatzen. Lehon berze animal güziak garhaiten dütianaren pare da. Arroka itxasoaren ühin gahüntsüak jin zereitzon beno laisterrago urthukitzen dütiana. Deus erez beldür ezta, deuserek etzereio gaitzik ta gaitza izan bada azkarrago, dago bera harritürik, halako da edo behar dizatekina aitoren semiaren bihotza; bena aharretara, ez etare auzietara ezta apaltzen. Bera beno handiagorik eztü isterbegirik, pare zereitzonier dü ohore egiten, borthak bethi behardüner dütü zabalik üzten.

        Lasdaki da denboretzaz, ikusten ziradianian aitoren semiak etsai-sorho batetara deithzen zielarik, nork bere jakiliak zütielarik, bardin zela hen artian adelatzen zien arategiaren lotsa; bena zer arategia! Jakiliak aragin, aberiak beren artian erhaile, borreroak aragiaren erosle ziradianak. Bi mila urthe dira iraganik, filosofo batek erran diala herioa mespretxatzen zianak, etsainaren biziaz bürüzagi zela; bena bere adiskidiaren edo herritarrenez bada, bürüzagigoak zer ohore düke? Basa animal odolgiroak bere lagüna erho diana. Gehiago dena, anaie erhaile fama, Jinkoaren ira, erregen erraieta, legen ostikarra, akadoieren naga, zeliaren ta lürraren gaitzkotzak dütiana.

        Dügün soegin, ohoria errabia halakoari honki zereionez. Jende xühür güziek diroe, balore egiazkoaren ofizioa Jinkoaren ta Erregiaren zerbutxian dagoela. Zer ta nola ari dadin, hantik kanpo, bere preziotik hanitz dü galtzen, oskiegiliak gal liroena, aitoren semik bere hidalgoan dü jarten. Sortzepena ahatzerik Errumako ezpataren pare jarririk plaza ostandikian doa bere trebandiaren erakhustera ta Espaiñako zezen laisterkarien ofizioaren egitera.

        Ohoriak eztü nahi apalkeria lagün, inhork ideki eztirona ta ginhaurrek baizik gal ahal ginirokiana iraindü dianak gaiza handiak apürrenera irandatzen dütü. Zer legek mandatzen dereit halakoaren manhiala jalk nadin? Jin bedi niri, büria gora nabila orotarat sortitzak dereitan legiaz nai ene esküdantzan iderenen. Mark-Antoni-ri Augustek egin zioan arrapostiaz bikudaran zianian desafiatü ziolarik: «bere egitekoa xeden gaitzaren gatik herioaz khoi baliz, liroala har berze medio onestagorik lehen, eziez odoltsü errabiak esken tzereiona har beliro». «Arrapostia kobarde bazen ezpata-zaiñen ustiala, Lür güziaren Enperadore izan zenarena zen ta desafioa aldiz ohekide baten besoetan hil zenarena». Egiazki ere, biderdira edo duela suerte hek ziradian Erruman mespretxü ezin handiagoan, orai bezala Espaiñian güzian jende apalenen ta ankesgarrienen ofizioa.

        Egia dela hori diozü, bena ohoriak eskilima hek atzürka e'litiroela, lizatekelakoz atzurkaria ahalkez ta zizendaz estalirik. Bena erradazü soldadoa etsaiari eztoana bere serjentak ezpadereio halabardaren zorrotza bizkarrian edo aitoren semia sorhoala dereielakoz ohoriak manhatzen, nor da bietarik manhiaren mithilena? Bata doa, jagoitik mintzatü ezetare ikhusi eztianaren erhaitera, berzia aldiz elhe txar zonbaitez mendikatzera, dakialarik Erregiak zin, bere koronatzian egin diala, pharkamendürik bizian ezteraiala emanen ta legian diela aztentü, beren jakilekila diradiala güziak ürkhatürik izanen, hilak ere kheretetan —büriak lürrian— herresta ziratekiala herrestatürik. Arren errelijionia dagoelarik berhez, erausten bazirade, bizirik edo hilik korda edo khereta biak desohore handienak dütükezü. Ari ezpazirade desohore? Norenganik? Erregeren etsaien eretzian ikhara, übelez ohoriak eroaiten dütienen ganik; ardüra ere soldadoek dereielarik emaiten aitzinanda halakoek edo sordeitsek dieia arraheñ zure ohorian akadoitüren eztakielarik zertan dagoen berena?

        Dügün jar, hen elhe txarrer ezkapi nahiz, ohore faltsiak zure anaia hitz txarragoen gatik erho-erazi ta ziradiala herriz kanpo ihesi. Zer dükezü ira(p) aizirik? Ez berzerik, eziere bi deshore egiazko, ohore faltsiren gatik: lehena zure üdürientzat dateke ürkhategia ta zure aurrhiden des(o) horearen jakile; bigerrena kasü hetan dolü diala koz hilak eragiten eztate batere zuretzat ta arrotz herratürik, gizon erhaile fama belarrian, nolako dütüketzü honki jinak arrotz herrietan.

        Dügün, oraino jar, hilak ziala ogen güzia, bena erradazü ogen harek merexi ziana herioa? Nork eman dereizü zihauri poteria ekadoi izatez, non ikhasi düzü eman düzün herioak diala puskatu etartü düzün batzigoa? Errege beno gehiago ziradia? Esküdoia, bilhaken xüxentzia, iraiñen mendekatzian, potere hori dialarik, eskietarik nahi deriozia arrapatü ta harez errautsi? Jinkoa beno handiago ziradia? haren manhien mes pretxatzeko. Etsaier bere herioa barkatü dialarik, zük hitz zonbaiti behar düzia zure pare denaren biziaz doskaiñtü? Kristia bazirade «oratio dominicala»z zure Jinkoari galthatzen dereiozü hartan parka derezazün zure iraiñak, zük barkatzen dütützün iraindü zütiener bezala, trüfatzen zirade arren harez edo desleal zirade haren eretzian, ta zure hitzemanaz burlatzen ziradialarik mendekatzeko, zure othoitziaz galtho dereiozü mendika dadin, mendikatü ziradian bezala, hala zure khorpitza desherritürik, herratürik, arinka eripetürik zure izena ürkha erazirik, zure aurrhidiak desohoratürik pakhatü dükezia franko txori-bürü athiaren onesbidia kharioago ja deriezüla JINKOAK hilaren üdürian norat nahi joan zitian, ezi loan eta iratzarrian lagün dereizü ta mezügei dükezüna berze mündian.

        Oi! Aitoren semia! delarik zure bizia sortzepenaz Erregiari ta Herriari zenapenatürik, ahalkia arakeiaren pare den zure khorpitza kharrika güzietan herresta edo zure izena ürkhategian, haiñbeste bergontza erakus dezen batetan etziradia harritzen? Txakürraren txanpak galeraziten badereizü zentzia, gauza hetarik ihesi edo mespretxa? Elkhi edo egon e'lirokianari zer ezkonde emanen zereio berezitaren hatsarrian dena beno hoberik. Non dirade aurizka lezarrate(n) faltsiak ta zankhopetan arima zeha leger, balore franko düzü erakutsiren.

 

aurrekoa hurrengoa