www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA XXXII

Tristeziaz

 

        Xühür batek zioan gizona ütsia bezala mündian zela sartzen, lanari ere osozbat lotzen, han ziala bizi zeno harri handi bat, errolagei zereioanak doloriak ta tristizia, eskietan ezarten. Bata hetarik borhondadiari khinper aritzia zela, berzia aldiz gaiza maite günükienetzaz pairatzia; hantik arima dagoela bethi lanez akabairik, hantik ere batzuk diradiala abartzen, berziak aldiz zanba hiltzen; heltü zereiona Gilbert Montpensiereko dükiari bere aitaren thonbaren gaiñen hil zenian.

        Arima flakietan da sortzen ta megopiak, ardoillak dian bezala bürdüiña dü jaten, boztaroa dü ere haren kharastarzünaz bihotzetik akhasatzen, langora zereio gaiza güzietan jarten desalailak dü bethi lagüntzen, biek dereitze odola idortzen iziritze alporra hiltzen ta megopia güziak agortürik bere minen üthürrian egünkal handitzen. Hantik da jendia bethi himor gaitz üngürünetan gaiza güziak entzüten dütianak, egiten zereitzen güziak zereitzo gaitz. Dremenden gaizek die khexatzen, ihienak elhorriz betherik opatzen dütienetarik deusere bere arauiala etzereio honki jiten, azkenekoz bizia ere zereio eranspegarri.

        Halako dirade haurzaroan kotoan eta zetan ohatürik izan direnak, nahiz güzier obedierazi orori dirade bihürtzen ta laket zereiena baizik eztie egin nahi, hantik pairamenik, sekülan ez ükhenik autsurtia eztie ezagütü ta hantik aitzina bizi izan direlarik ustian deuserez falta elereikiela mündian nekezia dremendenak arima bere bartaderatik jauzerazten dereie.

        Hantik üillü batekila bilhakan, itzal txipienak dütü thormentatzen, elhe arhinenek herritatzen, hotzpera eztena samurtzen, sorraitz arrapostiak egiten, mingar dirade beren hitzetan, zedaliek dereie büriala odola igaiñ-eraziten begiak eskanborratzen, ahoa gahünstatzen. Bena zaharrak dirade hügüngarriako non etare odolaren hotztarzünak behar beleikie himorrak ematü, üdüri zereie jende güzia hen flakeziaz berme dagoela. Bethi argoitan daude nontik eta nola jende gaztier auzi dien eginen: zonbait nahi xühür izanik eta berak beren gazteroan izan diradian beno eztirade hantik zothükatzen maiñata zaharrak hor hazteritsuak bezala dütie eskerniatzen. Adiskider borthak zarratzen haurrak etxerik kanpo urhtikirik, konzentziaren artekariarekila auharrak dütie üsü arra xüxentzen ta auherki.

        Mündia, jende bere sortzepenaz plaiñuz ari diradienetarik, da betherik, berzerenaz enbide ere direnetarik, Jende güzier, beren minak bezala dütie eskelek eliza borthetan, berenak jiner ta joailer dütie bederakatzen. Berze aldiz dütielarik biohtzaren barnian kokatzen, ager eztitian, die begithartia estiranezarten. Berzek beren marraketzaz, herrekek botxietan bezaiñbeste azalia die egiten. Berziak arima herratien pare doatza. Gora behera, petik gaiñera, esküin ta esker, aitzina ta gibelerat, ihor ere eztautekielarik, jokü t lagüngoa güzier ihesi doatza. Berziak beretzaz diradilarik debeiatzen, berzen eretzian dirade damürratsü, püntzoi, arrabuhin ta mündüko moldezi güzien etsai, soeginkeria zonbait bihotzian balie bezala.

        Zonbait ere bizitzaren eginbidiak ahatzerik, jan ezetare edan eztie nahi, ehortzuloan balira bezala, hantik gogomen beltzak ütsirüdiak, desparantza ta megopiaren mila egipen erran ezkinirokianak dütie athezen. Gaiza egiazki nigarratsü da nol a griñaldiek dien gure bizia thurmentatzen. Bada ere egiazki dolore haiñ izigarririk non gizonaren indarrak lirotekianak garaith arima, zerütik jin ezpaleitze zokhorria; bena aithortü behar dügü ere gure konzentzia edo barakindiari traidore giradialarik dügüla bihotzian haiñbeste azi gaizto manirtera üzten; arrazoak ta berthüdiak lütükienak hatsarrian atzestü, ordüz her gogo eman bagünü.

        Auherki filosofoak dirade eritarzün haren sendotü nahian erauntsi, batek ere eztü khausitü. Peredikariek ere hartan die gütik obratü, zeren eta nazaro bederakar madika beharra ezpeitiroke jar, ziradiano jende güziari, mintzo, ja erran dütügün ta himorren arauiala. Botztaroa da tristeziaren medika segürrena arima ederrer ere Jinkoak dereien dohaiña: halakoak belzkaroez dirade etsai; Karmelitek Españan hitz güziak erri batez dütie lagüntzen, beren hondikariak dereielakoz manhatü bethi botz behar ziradiala izan. Dioe ere Apollonek, bostehün frairen Bürüzagi zenak botztaroan zütiala bethi etxekitzen ta tristezia erorten ziradianak laister laur hitzez zütiala hantik khentzen.

        Zahartzera üzten denian eritarzün halakoa zorabiala da laister igaraiten; batek uste Lürrezko tüpüiña zela inhurek honki behar güziak arimatzen zütiana zeria eror elakion lürriala; berzia eskia bethi tink ziana mündia hantik ezkapa elakion; gure denboran ere ikhusi dügü uste ziana bere südürra zamari bat zela, zaldüna bethi hantik eraits-erazi nahi ziana; Printze bat ere lebraost zela ustez, txakürrez bera, laister hen ihesi khanberan zabilana, hek güziak tristeziaren ta damorriaren obrak dirade.

        Zer da, arren, hen medika, errekeita etxen, kanpoan aldiz lana, ezi auherkerian dütü zaiñak, megopiaren ta khorpitzaren obra jarraikietan eztirade sartzen ta bateri ta berziari obra eginen dereitze botztaroa emaiten ta osagarria azkartzen.

 

aurrekoa hurrengoa