www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA IX

Denbora galdiaz

 

        Elhe zahar bat honki heltzen da heben, dena ainharbaren eta zeta harraren elhestak. Ainharba gaxoa zen mingarki plainitzen, egünez eta gaiez, abaiñ egitian zütiala indarrak nekatzen ziano sabela hüsten ta ürhentü zianian bere obra ürrhezko telaren pare zagoena, neska txar batek erhatzez zereiola porrokatzen. Lan güzia hamar urthetan egin e'lirokiana. Ta halako zela aberatsen etxetan haren sorthü gaitza, etzialarik han üillü txar zonbait baizik hatzamaiten ta ogenik inhuri ez egiten.

        Zeta harrak aldiz egiten zütian obra ederretzaz zen bera alabatzen. Herri ürrünetarik (ziolarik) jin erazirik naie, Errege bezala errekeitatzen: hik ezpadük üillü zonbait baizik hire teletan biribilkatzen, nik lürreko podendate güziak ditiat enetan etxekiten Bi lan hek die bi jende süerte seinalatzen, Egiaren ta banitatearentzat ari diradianak.

        Gizonak lanarentako baizik ezta sortzen, ibilten hasi bezain sarri sartzen da mündian, langiliak bezala ofizio güziak ziraitekianak ber botikan edo dendan; hartakoz dü gizon handi batek erran gure sortzepena dela gaitzondoa, bizitzia, lana ta herioaren beharra.

        Pikarrai zen lehen gizona, larrüz estali zian Jinkoak jakin lezan bizi zatekino lan franko zükiala; geroztik lana da gizon güzien legokia, haren haituan dago, megopiaren lehen eginbidia ta lothü denari tinko egoitia; ezi auherkeriari bide emaiten dianak bizioz dü(tü) hütsartiak bethatzen, bizitze dolügarri bat dü herrestatzen ta hala bere herio txarra ere egiten (obratzen).

        Alabadere. Auherrak hirietan dabiltza ünhürriak beren habian beno üsiago ta ardüra aitoren semiak beren jauregietan eztirade perestiago, halako dirade haboroenak, erdikoa dügü bazterraren ta bazterrak erdikoaren jarten, giziberiek dereikie denbora jaten: mahainak, ohiak ta pausiak die beren orenak lanak aldiz batere.

        Batak dio gaiza beharrenen errekeitiak dereiola lan franko eskentzen; berziak osagarriak dereioala phausia galtho; berziak diharü ments diala, inhurek dio denbora behar leikiala, ez aithortzen, alabadere, gaiza güzietarik kharioena dela.

        Filosofo batek erran dü deuseretan gizona denboraz beno eztela behardünago, hantik dü brobatzen, gaizarik eztela hain baliosik eziez denbora. Ezagützen eztianak, arren nola lakike, zer dian balio ta zer den haren gozomena, batzük nahi ükhen die denbora zela mündiaren arima, berzek zelia dela, berzek mündiaren mügida. Sn Agustinek aldiz dio, «dakiala ta eztakiala zer den denbora. Aski dakiala ixil egoiteko ta ez aski harez mintzatzeko» (aski mintza ahal dadin harez).

        Halako megopia,garraren pare zenak, ezpadereizü azaltü denbora, nork azaltüren dereizü? ezkiribü Santiak dio denbora dela ühaitz handiaren pare igaraiteko baizik laister emana ta laisterra igaraiteko. Bena nontik? Bahetik da igaraiten, han deusere eztü üzten, hala girade güziak bizi gireno ari, ta gure denbora ontzi hartan igaranik, deusere eztügü begiratzen; haren küperatzia e'laite aiziaren ühatzia ta garraren pezatzia ; nekezago eztirade lan egin, egin eztaitekinak dirade. Denbora igarana sekülakoz joan da, jingeiak eztakigün oraikoa arrenda gure poterian dagoena Gaiza güziak dirade berritzen, salbü denbora galdia, jagoitik ezta edireiten, aberatstarzün güziak dirade lasto, denbora da ürrhez eros eztaitekiana. Bizitze luze ükhen dianak denbora hanitzez gozatü da, püntia da honki lothü zereionez, enplegü hon eman dereioanez ta harez zerbait egin dianez. Arrazo handia zian erraiten zianak, denbora feira bat zela, saltzaler eta erosle güzier zabalik zagoena bata ta berziaz nahira ahal liroanak egin, zorthü hona lüze hanitz urthez.

        Dolü handirik düke gaizki barreiatü dianak denbora; ezi dago hirur jende suerteren eskietan — gaizkia egiten dienetan, auher dagotzenetan ta deusere egiten eztienetan. Erran nahi beita giziberiak barhianigaraiten dütienetan. Güziek die bardin galtzen, nork bere maneran. Erran gintiroanak auher ezpalirade, zeren eta auherkerian laket dena beita lanaren oihüetara gor. Domizian Enperadoreak ülliak puntzon batez zütian erhaiten, Hartabur errege Hirkanian zen sator hatzamaile; Bikantek Lidiako Erregeak igelak zutian hamian atzamaiten, Aeropos-ek Makedonian errege jinak zakian ixarki egiten.

        Zonbat dirade mündian langile hetarik ta zonbat berze ofizio gizonaren ahalkegarri direnetan denbora iragaiten dütienak; zer erran? Zer egin? Zer uste die hil diradienian? Deusere balio ziana sortzepenak? Emaztetan orozbat, beren bizian galtza pare bat egin eztienetarik ta jokian edo koaifüran bizia igaran dienetarik zonbat dirade mündian. Bego peredikazale errelijioniak denporaren enplegü hona manhatzen dütianak; heben ezkirade auherkeriaz baizik mintzo, ohoriari ogen handia egiten dereiolakoz. Fama txarra düke gizonak bere bizian deusere egin eztianak; izan bedi aitoren semia, bere denboraz zükian eman bere egitekoer behar diena, gozaldier ahalik gütiena: ihinzlari ofizioa dereio sortzepenak detsaz jiten ta libürü honek bihotza azkartzen, haurrik balin badü hen oikantzak dereio bere denborari enplegü laidogarria emanen ta beretik ütziren dereien aberastarzün handiak dü bere izena aospatüren.

 

aurrekoa hurrengoa