www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA XVIII

Ongondiaz

 

        Deusere següragorik eziez mendikari doanak Mendikaren Jinkoa diala bathüren. Peligroari doanak bezala, edirenen diala herioa. Odolian laket diradianok dirade arima apalak, lohiaren pare diradianak. Soldado bihoztoiak sekülan eztü erho etsaia bere poterian ziana, kobartak dü erhaiten, harrez beldür eztenian. Arima ederrak bethi barkhamenak dütü argitzen ta mendikaren garhaitien minak eztitzen.

        Theophila, lürrak ekharri zian enberadore odolgarriena, nahiz odolian hil, odolian bizi zen bezala, lürraren ta zeliaren etsai zialarik, herioa ezpaiñetan, manhü zian egin Theophobore haren kapitaiñ handienari lepoa mutz lezakien, uste zialakoz zatekiala bere mereximenentzat haren landan Enberador; haren büria ohian gaiñen jar erazirik, zianian aide orotarik erabili, zereioan erran:.

 

        «Egin dük sarri Theophila e'nizatekila, bena e'hiz hi ere Theophobore».

 

        Ta ber hitzak arra erranik zian bere arima beltza gizon otsoaren pare ziana infernüko süiala egorri, hala gazterik mendikala kostümatürik, herioaladrano jarraikirik meskabüz ta desohorez bere bizipena theiütürik zen itzaltü.

        Irainiari da ükhatzen mendika. Conradin, Conraden semia bere aitaren honak küperatü nahiz harmada eder bat Italialat eraman zian Charles I. d'Anjou-ren kontra, haren erdian zelakoz gloriatzen Clement IV. aita santiak zian erran «Helas zonbat jaskaiña diradian Ithaliala ekharien». Bihotztoi zen Printzia bai etare Printze frantsesa, bena han gerlan zen egiazki langile ta berzia gütik. Abantailla txipi bat behar zereiola ützi jin eraziteko jarri zereion lazoala, ezarri zian Alard bere kapitaiñetarik bata bere Errege soiñekila tropa zonbaiten bürian ta igorri etsaier.

        Conradin-ek ustez Printze frantsesak berze jenderik etziala jo zütian otzarka harrigarrian, ta fitez zütian porrokatü, jakinik errege uste ziana hilen artian heda zagoela, boztario izigarrian jarririk, Italiako Errege zela etzian ja düdarik.

        Charles, entretan zagoan gorderik bere tropa hoberenekila ibar batetan, zianian ikhusi etsaiak bere jende hilen bileizten zen batetan ibarretik jalki, falkoa bezala, hetara arroiatü ta aragei handi bat egin. Conradin-ek bere althe ahalik jende beretarik bildürik senthagaiIla zian egin. Azkenekoz behartü ihesi, ützi zütian hamabi mila hilik. Atzaman lezen beldürraz erregezko soiñekoak urthukirik, zamalzaiñ, batenak zutian hartü. Pisa-rat igaraiteko sosik sakolan etzialakoz marinerari zereioan erhaztün bat eman bere ta bere küsinarentzat (Federik Ostriakoa zena). Bena marinerak ikhusirik etzela mithil baten doia halako joia, Pisako komendantari zütian salhatü ta harek presontegian jarririk bi Printziak, mezü zian hatzamanaz Charles d'Anjou-ri laister egin, harek urthe baten landan, Conradin eta Federiki zereioan büriak mutzerazi.

        Conradin-ek bere küsüiñari ofizioa egin zereioanian bere aitzinian zian haren büria altxatü ta bolharrian jarririk barkhamentü zereion galthatü zelakoz haren herioaren langilia ta pot hanitz bürü noble hari eginik beria zian bihotz hozki borreoari eskentürik galdü. Juana de Aragon zen Printze doakabiaren atanta ta errege Pedroren emazte zelarik nigarrez hurtzen bere llobaren zorthü gaitzaz senharrak zian harmada bat haren mendikarentzat adelatzen.

        Charles de Anjou-k igorri zian Charles Bigarrena semia, Printze de Salerna, Roger de Loria-ren kontra bi harmadak ziradian bathü itxasoan bena zirelakoz ontzi aragonesak azkarrago ta hanitzago, zütien sarri Charlesenak hondatü; bera ere hartürik, aitoren seme athe batekila zien Siciliarat presoner eraman ta han bere lagünetarik athe bati Conradinen ordarian büriak kortatü zereitzen. Charles zen S. Luis Frantziako erregeren lloba Aragoniako erregiñak haren auzia eraginik igorri zereioan erraitera, ordü zela adela ladin hiltzera. Printziak erakusteko zela egiazki Erregeren seme ta Errege handiago baten lloba, zian bihoztoiki berria hartü ta arrapostügeia erran: «Presontegian üken zian Erregiña ganik kortezietzaz zela net akogatürik lokan banütza zereioala(?) zialakoz ostiraliala bere herioa ürrhüntü, zelakoz eragabezko hil ladin külpagarri, Jésus ogen bagerik hil zen egünian». Erregiña Printze haren arrapostiak anbidatürik espanta igaran zereioanian, ber mezia igorri zereioan, ziolarik «Errazü Printze Charles J.ek gozo ükhen badü ostiralian hiltzez, enia datekiala barkhatzez, Jesusek bere odolaz barkhatü zianian bere borreroer ber egünian Jinkoak begira nezala gizonaren odola ixurtez, ene bürüzagiak ixuri dian egünian beria eneizat. Bada ere heltü den gaiza denboran ene plagak odoltsü diradianian e nai mendikak garhaitüren. Bihotz oroz dereiot barkhatzen, eztate ere ene falta, mementoan ezpada bere arradea güzian izaiten». Etzen gaiza Erregiñaren poterian. Dn. Pedro senharraren borondadiala zagoan ta harena holako presoneraz baliatzia, hartakoz Espaiñalat eramanerazi ta Barzelonan thorre batetan jarri; han zegoelarik begiak nigarrez hurtürik ta bihotza hasperrenez tximaltürik heltzen zelakoz Da Magdalenaren besta, ziana gordatari, zian barurak ta othoiak egünkal doblatü, lezan Jinkoak bürdüin hetarik lotsezarrerazi.

        Silvestre Priora-k dio, Printzia zelarik bere othoietan, besta egünian agertü zereioala andere bat majusdadez betherik, jarraiki lezan zereioalarik; hitz hek botztarzün izigarri bat bihotzian jarririk jarraiki zereioala, haiñ arhinzki non uste ezpeitzian ziala lürra honkitzen, ziradialarik borthak berberak zabaltzen ta ordian düdarik egin etziala zeliaren manhüz zebilala. Hantik denbora zathi baten landan, anderiak non uste zen? galtho zereioala egin; harek haren ustiala Barcelonako lürretan, «bairatzen zirade Charles, zure Probentzako kondegoan zirade, Narbonarik lekoa bat ürrhün» hitz hek erranik Anderia zeiola desagertü.

        Printzeak senthagailla hau zor ziala Santa Magdalenari, heda jarri zen lürrian Jinkoaren adoratzeko bere Santietara, khürütxe bat lanthaerazi; Santak ützi zian ber lekhian eliza eder bat ere harentzat geroztik eragin; hala Jinkoak nahi ükhen zian obratü Aragoneko erregiñak hitzemana.

        Dügün berze bat Charles Magne-ren sekretarietarik bat Eginard deitzen zenak maite zian enberadoraren alhabetarik bat, gai batez zielarik algarreki igaran, zen elhür hanitz erori Eginard-ek behar elkhi, lotsa(z) ezagüt detzen bere hoiñen herexak Printsesak dü konkaitz hartzen ta kanporat eramaiten, urthus elhurrian ibilten zelarik. Enberadoria goistiar zen, leihotik ikhusten diana eztiro sinhets, ar'goitatzen dü ta egia jakiten. Biharamünian bere kontseilia dü biltzen ihur izentatü bagetarik dü kondaira egiten ta botzak galthatzen güziek gizonak merexi ziala herioa. Jinerazi zütian amorosak goga, nola zaudian beha sententzia aiphatürik Enberadoreak alhaba eskütik hartürik erran zereion segretariari «To Eginard, gizon ekharle eder hau emaiten dereiat emazie, ükhen ezazie biek Jinkoaren beldürra ta zitiela lealki bizi algarrekila».

        O! hüskaldün nobliak non dükezie gerthaldi ederragorik: gerlako legiak aide batetik Aragoneko erregiñari frantses printzearen hileraziteko potheria mendikak zütian ber legiak fabori, ütsü maite zian bere lloba haiñ krüdelki hilerazi ziena, bere bihotzak ta jende güziaren marrakak galtho ziroien ordaria. Alabadere barkhatzen dereio. Bestalde mündüko podentat handiena bere izenak mündia bethe diana, ta erran dügün kondaira erakutsi zianak, mündia beno handiago ziala bihotza, Errege Majestatearen legautsiaz, non da probantza ageriagorik bi herioen kasian dügü bi grazia ta barkhamen ikhusten, berthüde handiaren obrak diratekieia arren bethi erregetan ta errana deia, txilimistarik hartarik aitoren semetarik eztela jalkiren.

 

aurrekoa hurrengoa