Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu
Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua
DESMEMORIO
Egunabar
izoztuetan
ogi xiorrak
hortzen artean
kurruskatu...
Udazken
amaierako
aro zarpail
trumoitsuetan
hegoaren ulua...
Herriko
ezkilen
dangada
desesperatuki
nabaditu...
... haurtzaro
onda
naretsuek
nindutenean
losintzen
itxurazko
lur hau
nuen
ukatu...
Errealitate
garratzaren
uhartean
setiaturikan...
Haurtzaroko
irudi lainotsuak
ari zaizkit
gaur ere
keinuxka
eta bai
min egiten naute
eta bai
azpertzen naute
igandeko
ilunsenti nagitsuek
nazkatzen
nauten lez...
Baizik
desmemoriaturikan
dut etenezinezko
atseden hutsa eridenen
desgalgaturik
sustraigabeturik
Amets zirimolek
haur berriaren
desmemoriatu
izarbelara
nazaten eraman...
... gaba
argia
garaia,
azkenean
uholdeka
ditzadan irents...
Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu
Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua