|
Isilka misilka GEURE HERRIA DENO... IREIko baso ilunean nabaiturik otso beltzaren uhurixka eihartua axuri sarbaskitu odol ormatua zegoen ilargi nagian ehaindurik Hasarre xurienean ziren jarri MENDIBELTZeko harrespil segaileak zalu hego beltz zakar zehatzaileak zituen estutasun-sorgi bihurri Auhenka LEIZEHANDI sakontasuna izolaka buztin hertze hits mutinak dotoreki zekarkien erantzuna URKULU dorreko harresi lirainak ZERKUPE arkaitz goibel higatua maiz zaitu aire gaixtoak laztantzen bere hil-oihal madarikatua behin betikotz duzu erdeinatzen ELURSARO, lur azal zimurra olha-saro deiadar ahina bizitzaren joare idorra zeure baitan dauzkazu artzaina Udaberriko latsa ugaritsuak gizendu soro perde naharotsuak mendi sabeleko ur-laster gardenak hazi MENDIOLAko zilar arrainak ERROBIak zerabilkan eiheraxka xirritua ur-iresle eta arto xuri ehole suharra denboraren legeak kordokatuz zeure su-garra zaitu lapar ifernu belarkira kondenatua ARBELAINeko ezinbesteko zaldubia konpostelarako iragangi odoltsua zutabetan daukazu izanik ez zubia beilari lamentazio oihartzun itsua Gerizaturik daude zeure lur hegal zabalean nekazari lurtsua, ehiztari tirriatsua mendizale leihaduna, lan-egile erraustua gizadi arrunta IRAMENDI murkaitz babesean Zu artzai giza sustraien oihularia aurrekoen aztarnak dituzu neurtzen arbasoen gandik kolko trikuharria daukaguzu hezur muineraino bidaltzen Dauzkazu zeure lur joritsuan onturik menden ola gorri minean zorrozturik DETXEPAREn lehen luma hildo piztuak LARRAMENDIren azken kobla zirrituak Zeure bizitza umilaren egia itxaropen mihian datza erdaldun sabelkoi belatza alperrik zeure jukutri sahagia Horrengatik soilik nola udaria zaitut EIHERALARRE maite ni noa bihotzerre zu eta herria inoiz ez askirik maite...
Isilka misilka |