Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu
Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua
GEU... GAZTEAK
Herrian lilitzen den lore xugunetik
ezin du gaur ere eki beltzak kiskali
labain zorrotzez sarbaskitu sabelerik
han ez dago... odolak bait ditu estali...
Euskadi zaigu marguldurikan geratu
jaun ator xuridunek gaituzte ireldu
arbuiatzekotz gero zertako maitatu?
hegoak bait gaitu aspaldiko epeldu...
Non zer haiz haurtzaroko adiskide merke?
zertarako haiz hi ere okerreratu?
asmentan kalean genbiltzan jo eta ke
gero azkon maltzurra bait hintzen bihurtu...
Amaigabeko nora ezean gozatsu
hutsan barna maiz herrestaka bagabiltza
bukaera gabekoa dela iraultza
orai dakigulakoan goaz baketsu...
Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu
Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua