Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu

Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua

 

ISPILU MADARIKATU

 

Denboraren ispilu hautskorrean

bere arpegi hitsak ikusmira

bizitza akuarelaren parean

ahalgez ase zuen egin bira...

 

        Urteen noragabeko

        euri musker zaparradak

        saminez jori zebiltzan

        bere larru suminduan

        droga herio gauean

        zegoen hiltze agian

        orrats kilima minberak

        zeuzkanean han lekuko...

Enbor zaurituaren

garresia

sapa higatuaren

eresia

        ... eskasi une astunetan zerizkion

 

Larru mingostuaren

ihesia

iragan geroaren

amnesia

        ... sentsuen iturbegiraino zerraizkion

 

Droga ihauteri tiruritean

ilusio infernudun askorik

edonon ikus daitezke errerik

denboraren ispilu hautskorrean

 

 

Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu

Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua