Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu
Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua
XIXT ETA PLAST
Gizona dago sarrobia legez
gatzaizkiolarik gogor egiten
zaigu berehalaxe borobiltzen
arantze xixta bihotzaren ordez
Sarrobia dago gizona legez
gauaz dabila bidean herabe
argibiziz xarmatuta... ez trebe
arantze xixta bihotzaren ordez
... sarrobia da gizonarentzat
sugea den sarrobiarentzat...
Halere, ni, zuek... gizonak
bere bidean sarrobiak
oharkabe lehertuz jarraitzen...
Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu
Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua