Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu

Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua

 

ISILDU EGIN ZEN...

 

Isildu egin zen.

Niri mintzo zen.

Mihiz ezin musukatuzko

larru dardaratsuen antzera,

nazka gorria didate ematen

ele gabezko ezezkoak...

Larru asekaitzeen

suabetasunean,

gure soin samurrak

ziren bakarrik mintzo

eta berriro

biok isildu egin ginen...

 

 

Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu

Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua