Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu
Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua
MITOEN ALTZOAN
Harpe hertze bakartiak
geure aztarnen habiak
Ilargi bete
asteazkena eta ostirala
arbasoen akelarre ahanztua
Adatsa
bularrak
sabelpea
likits gorrailez
lehunki estaliz
lur
ligatsuaren
zaborea somatuz...
... sustrai asmakizun
sorgian iboildurikan
behialako akelarren
ortze muga urrutiak
nituen
arkaitz higatuetan
grabatu...
Zara
betiereko
geldituko
leize
arroka
gatibu
Eta
ez du inork
zeure auhendua
haboro entzungo
eta
ez da zutaz
inor oroituren
orain inork
ezin lezake aurki
zeure herrestoa
Nafarroako
zelaietan beheruntz,
harantza eta honantza,
blai nindoan
zu Akerbeltz
ikusi,
eriden ezinik...
... denboraren legeak
zuen Zugarramurdiko
soka dantza ebaki...
Gau izarreztatuan
neure fantasma esekien sua
zihoan ezti ezti abailduz
... haietaz beldur
banengo legez...
Gaur soilik
amets egin bait daitezke...
Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu
Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua