Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu

Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua

 

ETXEMIN

 

Gaua...

gau urdinak

mihika zuen

ilunabarreko

zeru sapai lehertua

ezeztatu...

Baserrian nonbait

zakurren lamento

urduria...

Senpereko

soro sarean

ihaurri

etxe lerdenak

izar mihisearekin

goxoki murmurika...

Ttirritta zangarren

tehenta bertako

melodia...

Errota zurrumbaren

sinfoni malenkonikoa...

 

Natura lasaiaren

mahurna gabeko

gau isiltia...

Donibane Lohitzune

kaiako

ernai higatuak...

Gaur ere

uhin-sugeen

sabel urasek

dute itsasertzea

haserrez

zunpatzen...

Etengabeko

urrautsien eztanda...

Aurrera atzera

marruka zakarra...

Itsasaldien lelo eternala...

Itsas eta are

bihozgabedunen

eremu guduka...

Urgazi lipitzen

firuri barea...

 

                  Oi natura gozatsu

                  zenbat zaitudan maite...

 

Baina,

astiriero

neure

zeru nostalgikoa

zihoan

antsi leinurru gorrailez zizpilduz...

Nengoen kezkati

eskaratz iluneko

leiotxoatik

organbidexkari begira...

Nengoen aiduru

etxeko «hiru zaldi xuriek»

noiz ote ninduten kenduko...

                  Donibaneko itsas orroetatik

                  Senpereko irasail isileetik...

Nengoen

anguzti izerdi hezeetan

noiz ikusiren ote nituen...

                  ... etxeko gataskatu lobioa

                      sagardoieko mundoiaga eihartua

                      labetegiko gatu kankaila

                      sabaiako...

                                      ...

                                          ...

 

 

Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu

Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua