|
Isilka misilka GARAI HAIETAKO ZORIONA Eskuetan, asmamena eta iluna Belarritan, «the pogues»en balada erkastua... gaueko orbela bainintzan noraeze garbienean barrena astelehenek dauzkaten erritmo nagian malenkoni une amaigaitzetan bakardadearen berri jakin ezinik inkomunikazioaren oreka etenkorrean argizpiaren gozotsua noiztarik noiztara irentsiz, mihia izoztu eta larrua ximurtu egin zitzaizkidan... Aldamenetako usainak gauzatzen nituen bitartean, ekitik ilargira doan izar bide gordean, neure bihotz heldua zintzilik... arrats gardenean, neure baikor orbaingabea esekita Egun urrun haietan, argazki baten urrutienean lez, gogoan daukat nola nuen argizagiaren begi xarmagarria hustu eta bere jarioak nola hezurreraino bustitu ninduen... ... konturatu ezinean batzutan zein zoriontsu naizen... Olerki hau itxurazko sentsazio bat besterik ez da, mendetan zehar ahoz aho lumaz luma barnetikako pasioek urduri eragina...
Isilka misilka |