Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu
Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua
UZTARGARRI
Behin,
gaztaroko
uhin ahurretan
murgildurikan,
ez nintzela haboro
herri honetarako
zitzaidan mamitu...
neure sustrai sakonenak
egun urruti haietan
baizik zeutzan...
eta
egunsenti logaleak
gau tinka
zuenean biluztu,
itsas anderearen malefizioei
nintzen menperatu...
Lantzeko joaldunak lez,
noraeze arruntenean barrena,
dohainikazko biolazio guztiak
nituen ekuru pairatu
inork baino hobeto
eta neu,
ezin eden,
Santi Brouard zitzaigun kendu berri
bizian zehar jasan eragin
zizkigunen gatik,
bai ni ere
arnasa eutsirik
herri eguneroari
betiereko kateiaturik...
Haien galtze antsia
geure iraun nahia...
Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu
Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua