Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu

Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua

 

BERTSO ILEURDINA

 

Zuhamen eta hegoaren

hots hautsiekin koropilatu

aiene luze samin bat Urepelen

barda zitzaidan belarriratu

 

Gau ubelduari haurtzaroan

nengoenean ohituegi

bertso ileurdin bat nekusan

zuhaitz iharrenean eskegi

 

Alboratu nintzaion haztaka

arin hasi zitzaidan auhenka

galduta tatarrez zebilela

pertsu ederrena zegoela

 

Bere begiratu ilunean

gomuta dela etengabea

nuen ezagutu azkenean

Xalbadorren so amaigabea...

 

 

 

Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu

Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua