Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu

Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua

 

BAIEZKOR

 

Ez garelako

deusa baino

gehiago izango,

ezkortasunaren laberinto

ospel galkorrean

lahopaka gabiltza

itsasoaren jabala bila...

Egunen lanberak

bustitzen gaituen lez,

ditugu gauak elgarri josten...

ispilu harriaren eske

lehen, bitartean bai eta gero...

Asmo pairagaitzaren kresalak deiturik

datozkigu baikorraren uhin berriak...

Baina tamalez,

larritasunez baizik

gara bizi,

hurren eta urruti...

Artasoro helduak

oihan orlegiak

zaizkigu

aspalditxotik

biluztu

eta neu,

ezbehar minean

naukazue

sinesgaitzaren

malkoen zai...

 

 

Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu

Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua