Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu
Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua
SARE-ARTE AIRE
Hementxe naukazue
ausaren aiduru...
atseden eternala
idoro ezinik
neure hezur
zaharkituei
urduriaren
txilio mingarra
zerien bitartean
Hementxe naukazue
ausaren aiduru...
gaurkoari gero bat
eman nahian
eta ezinean
sentipen tinkor
eta iraunkorren bila
Hementxe naukazue
ausaren aiduru...
bai, hementxe bertan
zuek legez
halabeharreko
baira dedaloan
galduta
mila marisorgin beltzez
inguraturikan...
Harrapakin!
ausaren
sare tinkian
gatibu...
Sentsuek itxaroa
somatzen duten gisa
zaigu itxurazkoa
dakusagun guztia...
Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu
Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua