Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu
Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua
GRANITAREN OIHU HOTZA
Azkarateko bidean
hiru koloretako
balabolada anonimo batek
bizitzaren azken bihurgunea
moztu zion
Auzo soroetan
buruak apaldu ziren
eta
maskarak ehunka erori...
... ezina zait ahaztea
nolako
malkorik gabeko
hertzen negarrari
eman nion...
... ilunsenti
griñatsu hartan...
... eta bidertzean
harriño bat
eraiki zioten...
... geroztik
sasoien haizeak
pasaianten
soen iheskorrak
leundutako
harriño bat...
... granitaren
oihu hotza.
Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu
Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua