Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu
Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua
ASTO BAT
Parise 1986
Binzeneko zootegia
Artzain astokume bat
begiak lainotsu
hil arian zegoen
Bere begiratu mugagabea
gai etengabe batetaz
baizik ez zen haboro mintzo
Eheinatu zuten gaixoa
giltzurrinentzat eta gibelarentzat
eta birikientzat eta hertze lodiarentzat
eta behatzentzat eta belarrientzat
soa ere ebaki zioten
Berantegi ziren konturatu
bere jabearen aiduru zegoela...
... ELURSARO zeukala
bizigune soiltzat...
Isilka misilka
Jakes Ahamendaburu
Maiatz, Uhargi 14, 1988ko abendua