www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerkiak
Juan Ignazio Iztueta
(-1845)

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Iztueta'ren olerkiak, Juan Ignazio Iztueta (Jose Garmendia Arruebarrenaren edizioa). Kardaberaz, 1978

 

aurrekoa  

KONDAIRAKO BERTSOAK

 

        Len esan degun bezela, euskeraz aurreneko Gipuzkoako Kondaira dan liburu ontan, Iztuetak Zaldibi'n bizi zala sortu zituan bertso batzuk sartu zituan. Griña au, il arteraiño izan zuan. Liburuko atalak, lau bertsotako aapaldietan biltzen du. Bere zartzaroan, eta Iztuetaenea'ko bere etxean, ikustekoa ta entzutekoa izango zan nola ortz-artean kantatzen zituan gure Joan Inazio agureak!... Utsune ta etenik gabeko irakurgai batean, aurreneko aldiz argiratzen dirala uste degu. Era ontara, askoz obeto ulertuko degu gure Iztueta, bai bertsolari bezela, bai gure erriaren abeslari bezela. Egia esan, garai artan askotan oi zan bezela, Guipuzkoaren aundi ta bikaiñtasunak puztu egiten baditu ere. Jatorrizko lana, Donosti'ko Diputazioaren Liburutegian arkitzen da.

 

Itzaurrea. (X orrialdea)

 

Probintziako jende leial ta argia,

maite dezutelako zeuen sorterria;

ezkiñitzen dizutet euskaraz jarria,

Ama Gipuzkoaren bizitza garbia.

 

          * * *

 

Gipuzkoako Probintziaren asiera noiztik eta nola dan. (Aurrengo zatia, 1.0 kapitulua, 5 orrialdea)

 

Tubalen etorrera txit antziñakoa

izandu zalako ain zorionekoa,

oroitutzean ere pozturik gogoa

naierara bizi da beti Gipuzkoa.

 

          * * *

 

Españara lendabizi etorri izan zan itzkuntzaren errazoia. (11 kap., 10 orr.)

 

Sinistmen osorikan ezin artu oni,

euskara ezagutzen ez debanak ongi;

bañan aitortuko du gogoz eta garbi,

bera ikasitzera nai debanak iarri.

 

          * * *

 

Azaleko irudiña

denbora gitxiko diña.

 

 

Españaren izena noiztik, nondik eta norakoa dan argibidea. (111 kap., 15, 16. 17, 18. 19 eta 23 orr.)

 

Euskarari ifinia,

ez puska berekia,

baizik arabakia,

eta arrotz etorkia.

 

          * * *

 

Jarri ezkero begira

arras ezagunak dira

Uriga eta Briga;

Astarloak ditu jira

nor bere Amaren titira.

 

          * * *

 

Eta guk diogu dala, Uria.

Astarloak esaten du egia

euskaraz kanpora, Bria

txit dala soil eta urria;

bañan Españan guztiz ugaria

eta arras Euskara garbia.

 

          * * *

 

Izen oentzako zer esanik

izango ez dutela uste det nik

urrengoentzako ain gutxi

Euskalerrian diralako bizi

ta maitatzea dutelako merezi.

 

          * * *

 

Bañan Astarloak oen tokia

arkitu izan zeban txit egokia;

beragaitik dakigu dala, Uria

Españatar Euskara garbia:

eta agertu izan zala, Bria.

          (Aurrena)

U bokalaren lekuan V berria

eta gero onen ordean B jarria.

 

          * * *

 

O Euskara gozatsu zintzo jakintia!

Ezagun da zu bizi zeraden tokia;

izan ta izango da beti maitatia,

gogoz edan debana zedorren titia.

 

          * * *

 

Gipuzkoako Probintzia non arkitzen dan, zenbat leku betetzen duan eta bere mugak nondik nora ta norekin dauzkan. (Bigarren zatia. 1 kap., 31 eta 32 orr.)

 

Egia zierto garbia

ez da gauza mingarria?

billatzea paperean jarria

balitz bezala fedeko egia!

Gipuzkoan biltzen dan arto ta garia

ez dala bertan bear danaren erdia

eta nork daki zenbat onelako astakeria?

Jakin beza mundu osoak

Gipuzkoako lur gozoak

ematen dutela maitaro

bertan bear dana ta geiago.

 

          * * *

 

Gipuzkoako mendi gogoangarrien azaldurea. (111 kap., 39 orr.)

 

Gipuzkoatar prestu zintzo ta argiak

gogoz maitatu ondo erriko mendiak;

beti izango dira guztiz naigarriak

beretan daudelako ondasun andiak.

 

          * * *

 

Zeñetan jarriko dedan Gipuzkoan bere izen euskarazkoakin ezagutzen diraden beraren argibidea. (IV kap., 48 orr.)

 

Nor izango da orain esango debanik

euskarak ez debala berarren izenik?

Naita ere sinistu ezin nezake nik

jaioko ere dala alako gizonik.

 

          * * *

 

Gipuzkoako arrobi baliosoen ugaritasuna eta berak ematen dituzten arri bitore ikusgarrien doaiak. (V kap. 59 orr.)

 

Gizon arrotzak ere gure ondragarri

aitortu izan dute argi eta garbi

Gipuzkoan dalako arria ugari

etxe ederrak non nai dirala agiri.

 

          * * *

 

Gipuzkoako meatzeak non ta nola eta zer gisatakoak diraden. (VI kap., 75 orr.)

 

Onenbeste meatze ain toki gitxian

nola arkitzen diran gure Probintzian;

engañatzen ez banaiz nere iritzian

ez dira topatuko Europa guzian.

 

          * * *

 

Gipuzkoako iturri garbi on ugaritsuen azaldurea. (VII kap.. 109 orr.)

 

Gipuzkoan arkitzen diran iturriak

izan ta izango dira txit maitagarriak;

berenez direlako osasungarriak

gain gañeko tokian daude gaur jarriak.

 

          * * *

 

Gipuzkoako ibai andien azaldurea. (VIII kap.. 124 orr.)

 

Orra zer eskubide andi ta gozoak

lenago oi zituen Ama Gipuzkoak;

maitaro izan ziran gorde ta josoak

bizi ziran denporan gure gurasoak.

 

          * * *

 

Gipuzkoako bazo zabal andi eta zuaitz liraiñ galanten berri zuzen egiazkoa. (LX kap., 136 orr.)

 

Gipuzkoan arkitzen diraden basoak

ugariak dira txit eta erosoak;

emango lituzteke ondasun gozoak

baldin bear bezala baleude jasoak.

 

          * * *

 

Gipuzkoako mugapean bildu oi diran garauen errazoia. (X kap.. 145 orr.)

 

Aberatsak dira ta gozatsu eztiak

Gipuzkoan arkitzen diran sagastiak;

gure asaba onak oparo utziak

arras maitagarriak dirade guztiak.

 

          * * *

 

Matsaren doaiak. (149 orr.)

 

Antziñako denporan Gipuzkoan matsak

badakigu zirala guztiz aberatsak;

bide bagez galtzera onelako gauzak

mingarri da uztea gizonaren antzak.

 

          * * *

 

Gaztañaren ontasuna eta ondasunak. (151 orr.)

 

Gipuzkoako maizter ta etxe-jabeak

ez dira alfer, nagi, ardura bageak;

osotoro gorderik alor, ta larreak

gaztañadi galantak dauzkate pareak.

 

          * * *

 

Intxaurraren etekinak. (152 orr.)

 

Intxaurrak izatea Errian ugari

ezkerrak zor zaiozka bertako lurrari;

eta gitxiago ez batere urrari

ditxa on au Jainkoak eman zigun guri.

 

          * * *

 

Ezkurraren mirariak. (154 orr.)

 

Zuaitzak aizkorari diola beldurra

sinistatu bear da ez dala gezurra;

baldin artzen ezpada denporaz ardura,

Agur gure basoak ta agur ezkurral

 

          * * *

 

Baratza berarrak. (159 orr.)

 

Aralarko mendia izanik aiñ latza,

nor asiko zan bertan landatutzen aza?

Iñori gogoratzen etzizaion gauza!

Oraiñ non arkitzen da alako baratza?

 

          * * *

 

Lore begitangoakin usan-berar gozoak. (166 orr.)

 

Probintziako aitzak dauzkate gordeak

landare ederrakin berar ta loreak;

txuri, beltz, urdin, gorri, berde ta moreak

zer nai gauzatarako, non dira obeak?

 

          * * *

 

Gipuzkoako abere-en izaera eta berak ematen dituzten etegiñak. (XI kap., 176 orr.)

 

Zer nai gauza jarten da paper berrietan,

argaitik nago, bada, orain erriertan;

mundu guztiak dakuts bere begietan

arkume asko dala gure mendietan.

 

          * * *

 

Abelgorriak. (XI, 182 orr.)

 

Lurrak ematen daben ondasun garbia

goieneneko mallan oi dago jarria.

Izan ta izango da txit maitagarria

nekazaria ongi bizi dan Erria.

 

          * * *

 

Zamari edo zama-abereak. (XI, 185 orr.)

 

Lurrari agertzeko barrungo mamiak,

ez dirala ain onak mando ta zaldiak,

Jobellanos-ek ditu esaten egiak,

obeak diradela beiakin, idiak.

 

          * * *

 

Azienda beltzak. (XI kap., 188 orr.)

 

Sinistpen osoa da gizon andietan

gezurrik ez dutela jarten paperetan;

bañan iñoiz arkitzen dirade benetan,

Andienetako bat ona emen bertan!

 

          * * *

 

Auntzak. (XI kap. 188-181 orr.)

 

Orain datorkit bada auntzen itz-aldia,

Bañan andizkatzea oen larru, esne, ta mamia,

Zenbait gizonentzat da txit bekatu andia.

Guztiaz ere esan bear det nere iritzia,

Izango bada ere bazterrean utzia;

Auntzak askori ematen dio bizia,

Berari ipini arren iltzeko sententzia;

          Nolakoa ordea?

Gaitzgillerik andienentzako gordea,

Ken dakiotela auntzai kordea,

          Suautsarekin balaz

Egunaz ere bai ta orobat gauaz,

Kanpoan dabiltzan guzi guziai arras.

          Da gauza iakiña,

Auntza ere dala gizonarentzako Jainkoak egiña;

Batzuentzat gozoa; eta besteentzako samiña,

          Errapea bezin ona duelako agiña.

Ezin ukatu leike, bada, dituztela auntzak,

                      Guztiz zorrotzak

                      Agiñakin ortzak,

                      Baita ere errapeak

                      Esnez ondo beteak.

Eta uda ta negu bazkatzen guztiz merkeak.

Onen ugari gozoa ematen duten auntzak,

Nola utzi ditzake nekazariaren antzak?

          Baldin egiten badute katea,

          Ezarri muskillarekin katea,

          Artarako ipinia dago Alkatea.

Auntz jabeari ematen bazaio zakelan miñ,

Aren auntzak ez dezake zuriketa asko egin,

Zergaiti bera kontuan egongo dan ernai, zintzo, ta pin.

          Beldurrak gordetzen debala mastia,

          Esan izan zebana etzan gezurtia!

          Nekazariaz artzen dala urrikia,

          Guziari eman dakioke erabakia.

Ez da, bada, ain nekeza artzea neurriak,

Gorputz bat egingo balirake Erriak;

Bañan auntzen etsaiak diralako ardiak,

Poztu egiten ditu oen illberriak.

Auntzak eta basoak ezagutu izan dira beti

Munduaren lenbizi biziko asierati.

                      Eta orain zergatik

                      Ez degu bear auntzik

                      Ez gitxi ta asko?

          Basoak galtzen dizkigutelako!

Utzi zizkiguten, bada, guren gurasoak

                      Txit ugari ta erosoak

                      Auntzakin basoak,

          Utsaldiarik bageko oso osoak.

                      Bañan geroztik dijuaz.

                      Auntzak gitxituaz,

                      Eta basoak txikituaz.

                      Aek ill ta oek ebaki

          Egin dituztelako ausarki,

Modu onetan ezin diteke basorik jaiki.

Egia da landareen eritzallea dala auntzaren ortza

Eta, basoen illtzallea? Aizkora zorrotza!

          Ikatzgiña sartzen dan basoan

                      Eta beraren inguruko auzoan,

          Akullu gairik ere ezta ikusiko gizaldi osoan.

          Bañan auntzaren ausapaia izan arren gazia,

          Baldin basoa arkitzen bada zertxobat azia,

          Eder ta galant, berde ta mardul egongo da guzia.

 

          * * *

 

Ez det luzeagotu nai nere esankizuna;

          Auntz gaxoai

          Eta baso goixoai,

Jaungoikoak diela betiko osasuna;

Gipuzkoak izan dezan ugari ondasuna.

 

          * * *

 

Abere basati edo lar-abereak. (XI kap.. 195 orr.)

 

Lar-abere asko zan orduan erori,

Alere sortu dira nondikbait iori;

Kalte anitz diote ekiten iñori,

Bañan ezin diteke sendatu miñ ori.

 

          * * *

 

Gipuzkoan ezagutzen diran egazti eta pistie guztlen arrazoia. (XII kap., 201 orr.)

 

Eizagana ifinten badute begia,

Zuzen aski artuko diote neurria;

Dala arranoa ta naiz txantxangorria,

Lurrera izango da plostetz eroria.

 

          * * *

 

Gipuzkoaren mugapeko itsaso eta ibaietan arrapatzen diran arrai gozo balio andikoen azalduera. (XIII kap.. 208 orr.)

 

Bale-arrapatzalle azkar ta zintzoak

Gipuztarrak ziraden lendabizioak;

bide bage kendurik oei itsasoak,

Ingeles ta Frantzesak dira gerozkoak.

 

          * * *

 

Gipuzkoatarren erligioa zer ta nolakoa dan. (Irugarren zatia. I kap., 212 orr.)

 

Erlijio Santua Gipuzkoatarrak

Maitatzen dute anitz, gazte eta zarrak;

Doai on au emanik Jaungoiko bakarrak,

Zer nai gauzatarako dirade azkarrak.

 

          * * *

 

Gipuzkoako biztanle prestuen doai griña, izaera eta eginbideak. (II kap., 219 orr.)

 

Probintzia onetan guztiz ondrosoak

Beti izan dirade dantza ta bersoak;

Idurikatuz ongi geren gurasoak.

 

          * * *

 

Gipuzkoako biztanle beargilletsuen langintzarik aurrenengoak. (III kap., 230 orr.)

 

Gipuzkoako artzain zintzo ta argiak

Izan ta izango dira gogoangarriak;

Maite dituztelako oitura garbiak

Beren guraso onak antziña jarriak.

 

          * * *

 

Nekazaritza noiztik eta zeren bidez asia dan. (IV kap., 236 orr.).

 

Gauza askoren izen txit antziñakoak,

Maitaro gorde ditu Euskara zintzoak;

Berenez diralako eztitsu gozoak,

Gutizia andia diote auzoak.

 

          * * *

 

Gipuzkoako erri askotan nekazariak alkarren artean egiña daukaten anaitasun pare bagekoaren azaldurea. (V kap. 42 orr.)

 

Bizian ta illean Gipuzkoatarrak,

Alkarri laguntzeko txit dira leialak;

Ikusi dira ondo beren egiñ-alak,

Ditxa andia bait du emen bizi danak.

 

          * * *

 

Gipuzkoatarrak plaza agirikoetan jokatu oi dituzten pillota-partidu, idi-tema eta beste apustu mueta ankoren errazoia. (VI kap. 245 orr. eta 255)

 

Amar joku ta sei zeudenean

Erribera-ren kopeta,

Bazirudien bazekarrela

Elurrarekin tormenta;

Elizaraño sakatzen zeban

Zortzi ontzako pillota.

 

Baztandarrak itzak eder

Malmotea kolkoan;

Erraz irabazi uste zuten.

 

Partida galdutakoan,

Negarra mardul egiten zuten

Hernanin Eliz-ondoan.

 

Astigarran mutil txiki bat

Probestuaren semea

Non billatzen da errestorako

Bera dan baño obea?

Ikaraturik biraldu bait du

Naparroako jendea!

 

Gipuzkoako jende leial eta piña,

Onean goixoa da, galtzean samiña;

Plazan egin arren nork bere alegiña,

Alkar maitatzeko du jatorrizko griña.

 

          * * *

 

Erromatarren etorrera; eta oekin Gipuzkoatarrak egin izan zituzten jazarra andien azaldurea. (VII kap., 274 orr.)

 

Gipuzkoako jende Euskaldun garbia

Aurrekoetatik da zintzo ta argia;

Erabakirik ondo guda galgarria,

Erromatarretara izan zan jarria.

 

          * * *

 

Wisigodoak, Sueboak eta Alanoak noiz ta nola etorri izan ziran Españara. (VIII kap., 276 orr.)

 

Naitasuna dionak jaioterriari,

Jarraitu bear dio leialtadeari;

Denpora guztietan ixil ta agiri,

Berak gorde izan du Gipuzkoa garbi.

 

          * * *

 

Arabe-en etorrera eta Godo-en ondamendia noiz eta nola izandu zan. (IX kap., 285 orr.)

 

Gipuzkoak luzaro zintzoki eta piñ

Serbitzo asko zion leialkiro egin;

Bañan azkenerako artzen zebala miñ,

Asperturik zegoen Nafarroarekin.

 

          * * *

 

Gipuzkoako Probintzia noiz ta nola eta zeren bidez Nafarroagandik aldendurik jarri zan Gaztelako Errekeagana. (X kap., 285 orr.)

 

Errege ondraduak gizon prestu gisa

Badakite gordetzen emandako itza;

Lege on bidezkoak zuzen badabiltza,

Izan ta izango da Españaren ditxa.

 

          * * *

 

Gipuzkoatarrak Gorritiko gaztelua noiz ta nola artu zuten. (XI kap., 294 orr.)

 

Batalla onetako itzbide andiak,

Historia askotan daude ifiniak,

Utsaldiarik bage, garbiro egiak,

Denpora berpereko gizon jakintiak.

 

          * * *

 

Tolosako erri ernaiak bere auzo-erri banaka batzuekin batean Nafarroaren menpeko erri Leiza ta Areso noiz ta nola artu izan zituen. (XII kap., 297 orr.)

 

Tolosa-tar pizkorrak arin ta garboso,

Nafartarren lurrean sarturik eroso;

Artu zituztelako Leiza ta Areso,

Fama andia zeban Gipuzkoak jaso.

 

          * * *

 

Gipuzkoako Probintziak noiz ta zeren bidez... biraldu izan zituen bi milla ta geiago bere seme azkar ondo armatuak Portugalko Erregek ertsiturik zeukan Burgos-ko gaztelua lokabetzera. (XII kap., 299 orr.)

 

Gure Errege Jauna

Billatu degu basoan,

Goizean eizera joana

Pozkida bete osoan,

Berak dituelako ikusi,

Batzuk ill eta besteak bizi,

Portugesak amilka igesi.

 

          * * *

 

Milla bosteun eta amabigarren urtean Frantzesa zeren bidez etorri zan Nafarroara eta Gipuzkoako Probintziara eta bietatik zer gisatan biraldua izandu zan ariñ aski, bideak galdurik eta armak utzita. (XIV kap.. 307 eta 312 orr.)

 

Borbonek Donostia zebanean itxi,

Ez omen zerabillen arrotasun gitxi;

Bañan nai zebanikan etzeban iritsi,

Bostgarren egunean joan zan igesi.

 

          * * *

 

Egoki ezarriak zuzenki neurrian,

Gipuzkoaren armak daude agirian,

Amabi kanoi galant ondra andian,

Frantzesari kenduak Belate-mendian.

 

          * * *

 

Milla bosteun ogei ta bigarren urtean Irun Irazun-en Frantzesakin Aleman-en kontra Gipuzkoatarrak egidako batalla andien azaldurea. (XV kap., 315 orr.)

 

Aleman ta Frantzesak alkarri jarraio,

San Marzial gañera ezin ziran igo;

Ah Mondieu! esanaz, negarra jario,

Gipuzkoatarrentzat deus etzuten balio.

 

          * * *

 

Milla bosteun ogei ta laugarren urtean eta urrenekoan Gipuzkoarrakin Frantze-en artean izan ziran gertakarien azaldurea. (XVI kap., 317 eta 319 orr.)

 

Oiarzun erretzeko egiñik promesa,

Gauaz ixil etorri izan zan Frantzesa;

Bañan izanik bertan aiñ jende arteza,

Gaizki irten zitzaion orduko amesa.

 

          * * *

 

Gipuzkoatarrak Frantzesakin zenbat aldiz buruz buru ta bat banaka alkar disidaturik egin izan dituzten pelea gogorren azaldurea. (XVII kap., 321 orr.)

 

Etsaiari ziola portizki eraso,

Ondra andia zeban Urbietak jaso;

Batallan txit aurrera sarturik garboso,

Frantzesai artu zien Erregea preso.

 

          * * *

 

Frantzesak eldu ziran bi aldiz onara,

Laster irabazteko pozean jazarra;

Bañan uste ez dala samintzen da farra,

Izan ezkero kontra Gipuzkoatarra.

 

          * * *

 

Gravelingas-ko batallan gertatu izan ziran joan-etorrien errazoia. (XVIII kap., 325 orr.)

 

Gravelingas ondoan gazte eta zarrak,

Ongi ezagun ziran nor ziran azkarrak,

Oñak arin zituzten, gogor atzaparrak,

Frantzesak porrokatzen Gipuzkoatarrak.

 

          * * *

 

Milla sei eun ogei ta emezortzigarren urtean Ondarribia ertsiturik egon izandu zan egunetako gertakari andien errazoia. (XIX kap., 373 orr.)

 

Antziña antziñatik oi dago jarria,

Goieneko mallan Fuenterrabia,

Jatorritik dalako leal ta garbia,

Nork maitatuko ez du alako Erria?

 

          * * *

 

Milla ta zazpi eun eta emeretzigarren urteko gertakarien barria. (XX kap., 377 orr.)

 

Guda au izan arren labur ta ariña,

ezagutua dago Frantzesaren griña;

ez du atzo ta egun sartutako miña,

Gipuzkoa betiko beretu eziña.

 

          * * *

 

Milla zazpi eun laurogei ta amairugarren urtean Españarekin Frantziaren artean sortutako guda zeren bidez eta nola izandu zan errazoia. (XXI kap., 405 orr.)

 

Gipuzkoan baziran Erriak txit asko,

Frantzesak etzebanak bururikan jaso,

Gogor ziotelako beretan eraso,

gorde izan ziranak garbi eta oso.

 

          * * *

 

Milla zortzi eun ta zortzigarren urtean Napoleonek saldukeriaz Españan sortu zeban guda kaltarkitsu bidebagekoaren azaldurea. (XXII kap., 414 orr.)

 

Gipuzkoako seme leial menditarrak

alkar maite dute txit, gazte eta zarrak,

jatorriz diralako prestu ta azkarrak,

egin izan zituzten alako jazarrak.

 

          * * *

 

Milla zortzi eun ogeita amairugarren urtean Errege Fernando VII'garrena Jainkoak beregana deitu zebanean, beraren anaia Karlos-ek eta alaba Isabel-ek Españako koroiaz jabetzearen gañean alkarren artean artu zuten despita andi negargarriaren azaldurea. (XXIII kap., 421 orr.)

 

Erabaki naiean itzpidea garbi

esanaz eta esaten aspertzen ez naiz ni:

mundu guzti-guztiak orain eta beti,

gogoan izango du Zumalakarregi.

 

          * * *

 

Zeñetan kontatzen diran Gipuzkoatarrak itsasoz sarritan egindako azaña gogoangarriak. (XXIV kap., 451 orr.)

 

Mendietan ez ezik itsasoan ere

Gipuzkoatarrak txit azkarrak dirade:

beren azañak ongi gordeak alere,

urteak joan arren agirian daude.

 

          * * *

 

Gure ama on maitati Gipuzkoak bere bular gozo indartsuarekin guriro azitako seme leial gogoangarri anitz, nor ta non jaioak eta zer gisatakoak izan diraden argitasun garbia errien izenak abezekiro dirala. (XXV kap., 509 orr.)

 

Gipuzkoak baditu semeak ugari

jakin izan dutenak ekiten lanari:

erakutsiaz garbi mundu guztiari

zer-nai gaitan dirala buru ta gidari.

 

Non nekatu badute gizon jakintiak

eman nai badituzte emengo barriak:

bestek ez bezalako doai on andiak

dauzka Gipuzkoako baztar maitatiak.

aurrekoa