 |
GAU POZGARRIAGORIK
Ez dago Iztuetak idatzita. Naiz bere ikutturen bat euki. Estrofa edo aapaldien zenbaketa, jatorrizkoarena da.
Sarrera
1
Ai, au Aur zoragarri
guri ta mardula
guzion onerako
jaio da mundura.
Deseatzen genduen
eguna eldu da
baita arras ill-ere
gendukan beldurra.
2
Gau pozgarriagorik
nere iritzian
ezin izan diteke
sezula guzian;
Adanen bekatua
pararik azpian
Jaunak ifini gaitu
beraren grazian.
Zortzikoa
3
Illak eta biziak
konsueloz daude
egin dalako Aur
zeru lurren jabe;
bizi gaitezke ongi
ta pozez alere
Luzifer gaiztoaren
beldurrikan gabe.
4
Eguerri bezperan
Belengo errira
gure salbatzallea
gabaz etorri da;
zoraturik nago ni
berari begira;
Adanen bekatuak
betiko ill dira.
5
Artzaiak emen datoz
utzirik ardiak,
animo ar dezagun
anima garbiak;
...) ren mirariak
...) larriak
...) ren gaitu
.....................
6
Semea egin eta
dontzella garbia
emen izusten degu
Birgiña Maria;
auxen da milagroa
gozo ta .........
... beraren ditxa
...... gaitean ......
Euskaritxoa
Zarrak eta gazteak
goazen bertatik
Jesus adoratzera
biotz biotzetik;
guziok salbatzera
jetxi da zerutik,
nor dantzatuko ez da
Jesus, gaur zugatik!
|
 |