TXANTXAKAK
Bertsoak berez errikoiak dira. Baiñan Iztueta'k ere pranko jarri duala dirudi. Gure aldetik, bere bertsoetan Iztueta'k «Chachancho» itza asko erabiltzen duala esango genduke.
Txatxantxo gazte polit bat
maitatzen det aspaldian.
Bera bezelakorikan
ez dago errian.
* * *
Gorputz galanta du, egokia,
illea guziz lodia,
begi beltz alaiak,
gerri liraiñ,
ezpaña txit gorria.
* * *
Galai gazte aniz
damatxo onen ondoren dabiltz
gau ta egun:
beste bat alakorik
ez baitago iñun;
* * *
ederra da segurki,
berak ere badaki;
bizia galdu lezake
edozeñek argati;
engañaturik gaduzka
beste asko eta ni.
* * *
Gaztetanik du ainguru onek
guztiz asko ikasi;
aldamenean beti nai ditu
aberatsak ikusi.
* * *
Aingeru au eta beste lau galai gazte
arrats batean
polikitxo eta gozotxo
zeuden alkarren aldean;
* * *
itz egiten zioten ederki;
bañan ez dakit maite ote duten
biotzeti.
* * *
Zure ondorendik dabiltzan galai gazteak,
baldin badirade etxe-oneko semeak,
beren idekoak naiko dituzte emazteak.
Zu utzirik artuko dituzte besteak.
Maite zaituztela esanagatikan zuri,
izango zaizkitzu itzuli.
* * *
Ezkontzeko firme eman arren itza,
galai aberatsakin kontuz zabiltza.
* * *
Izan zentzake miña,
orain ez bada ere bai gero,
adiskide oriek egiña.
* * *
Nai dizutela asko asango dizute beti
bañan ez, nik bezela,
biotz-biotzeti.
* * *
Galai maitagarria;
iru urte onetan badakizu bai
nere barrengo berria.
Nai ditut asko biotz biotzetik,
ez det iñor zu beste maiterik.
* * *
Gau eta egun, beti zauzkat gogoan;
zu beste maiterik ez det munduan.
Galai aberats guzi guziak ditut utzi,
zergatik nai dedan zurekin bizi.
* * *
Oroitzen naiz ongi
nola esaten nizun arrats batez
geundela bakarrik
itzegiten gelan zu ta ni,
beste guziak baño
askoz maiteago
izango zinduztala beti, beti.
|