ATSEGIÑETAN ARKITZEN NAIZ
Idazkera, izkera ta tankera, Iztuetarenak. Bertso ausiaren beste eredu bat.
1
Atsegiñetan arkitzen naiz ni
arkitzen naiz ni
ezkontzen diralako maite gozo bi
gustora
artako jaio ziran mundura
Gipuzkoa guztia txit poztu da.
2
Alaiak dira ezkongai biak
ezkongai biak
diralako euskaldun garbi garbiak
zañeti
ekusten dan gauza beti beti
fruta pin gozoa txertu oneti.
3
Jatorri ona irozo dedin
irozo dedin
ezkontza naigarri au gogoz da egin
segurki
doai au etorri zaie zeruti
ala bearrez bide zuzeneti.
4
Don Pedro Jose bai Iturriza
bai Iturriza
Azpeitian egin du gustoko eiza
emeki
tirabidean jarririk zuzenki
gauza ona zer dan berak badaki.
5
Galai prestu au pare bake da
pare bage da
artzen du emaztezat Doña Ageda
maitaro
gau gozo anitz ditzeke igaro
aren enbidian zenbait badago.
6
Emazte eder ta aberatsa
ta aberatsa
gizona, badagoke onekin lasa
munduan
gerra gaizto au bukatu ondoan
pozkidatuaz beraren alboan.
7
Seme galantak eta txit anitz
eta txit anitz
eragiteko eran jarriko balitz;
nai nuke
aitaren antza izango balute
Gipuzkoak guztiz mesede luke.
8
Ekusiko da bizi bagera
bizi bagera
seme askoren ama Doña Ageda
errian
Iturrizaz beterik ur garbian
etxeandre enitzen enbidian.
9
Lanari gogoz lenbaitlen ekin
lenbait-len ekin
asi bage ez baidu izango berdin
batere,
elizak artako jarriak daude
ez arren gelditu semerik bage.
10
Gau ta egun oso guztiak
oso guztiak
Iturrizak daduzka gozo eztiak
benetan
lenago ibilli baita neketan
baita ere asko aldiz kezketan.
11
Orain batere beldurrik bage
beldurrik bage
egin dalako andre onaren jabe
erazki
gusto onekoa artu du lazki
ditxa on asko berarekin daukazki.
12
Agur Don Pedro Brigadaria
Brigadaria
guztiz toki onean dago larria
betiko
dadukan onorea, nerekiko,
ez dio inork ere eregiko.
|