 |
ERBIA JAN ONDOAN
Idazkera, izkuntza ta erak, Iztuetarenak. Asmamen eta zirto aundiko bertsoak.
1
Erbia jan ondoan
ai zer atsegiña!
arrapatzeko egin
gogoz alegiña;
salsa badu koipean
ondotxo egiña,
guztiz gozoa baita
aren gitzurdiña.
2
Zaldibian eiztari
azkarrak ba dira,
zuzenki bear zaio
erbiari tira:
dala buru aldera
edo ipurdira,
bestela joango da
bizirik mendira.
3
Ikusi izan ditut
nik berso berriak
eiztari ustekoak
tabernan jarriak:
ez ditu sendatuko
gaixo ta eriak
eskopetaz jaun oek
ildako erbiak
4
Erbi zarrak iltzeko
aste ta jaiean
jarri izan dirade
askotan gaiean:
nolanai tira arren
lurrera ta aizean
arras eiztari onak
dirade maiean.
5
Eizera joanarren
igaz eta aurten,
tira bide onean
ez dirade jarten:
erbi-apari asko
ez dute ematen;
bestek arrapatutik
ba dagite jaten.
6
Gertatu izan dala
artu det barria,
ez dakit dan gezurra
edo dan egia:
lotan zegoalarik
apian erbia,
tira eta utsegin
a, zer eiztaria!
7
Bakulua arturik
apropos illtzera
joan izandu zala
det nik aditzera:
tiroa aurrera ta
erbia aitzera,
bete betean jarten
biziro gaitze da.
8
Eskopeta jarririk
bakulu gañean,
tiratu omen zion
sosegu onean:
polboraren usaia
entzun ondorean,
erbiak arantzarik
etzuen oñean.
9
Erbia igesi ta,
ura naigabea!
ez omen zan kontentu
bakulu jabea:
ikusi izan balu
maiean parea,
ondo gisatuaren
guztiz da zalea.
10
Edozeñek badaki
dala txit gaiztoa,
gertakari txar txar bat
berez alakoa:
naiz dala gizena ta
orobat flakoa.
gozoagoa dala
uste det gaurkoa.
11
Erbia baldin bada
menditik jetsia,
guria izango da
beraren txitxia:
are gozoagoa
zopatan bustia,
tiratzalle onari
zor zaio guztia.
12
Eiztariak dakite
mai ona ipintzen
eta adiskideak
bertarako biltzen:
goiz batean bakarrik
iru erbi gizen,
bakulu bagetanik
zeñek ditu illtzen.
13
Anton eta Manuel
goien eta bean
jarri ezkeroztanik
tiratzeko eran,
eizak pensatuko (...
seguru (...
ikusi (...
|
 |