 |
AI, AU KONSUELOA
Idazkera, izkuntza ta erak, Iztuetarenak.
1
Ai, au konsueloa
dadukat nerekin
arkitzen naizalako
lagun prestuakin;
maitatzen ditudana
badakite berdin,
onara etorria
ez det batere miñ.
2
Magdalena izanik
ain santa aundia,
toki onean zuen
autatu aulkia;
beraren zorionaz
gaitean balia,
ondratzen degularik
gaur Errenteria.
3
Egia esan gabe
ez nezake utzi;
gende prestua da txit
Renterian bizi;
alkatea koplatu
nai det lendabizi
goi-gora altzatzea
berak du merezi.
4
Gipuzkoa oi dabill
beti onen billa
ezaguturik dala
txit gizon abilla;
beraren serbitzari
on izan dedilla,
aspaldi igaro zan
berri au Madrilla.
5
Badakigu txit gizon
maitatia dala;
igaz Diputadu zan
aurten ere ala;
jakintsuna da eta
txit kolko-zabala,
Jaunak urte askoan
konserba dezala.
6
Egokia dalako
auturik daukate
Errenterian bera
Juez ta Alkate;
gañera Terzio-en
dago komandante;
luzaro bizitzea
ez du iñork kalte.
7
Egiteko guziai
aldebat utzita
gustora bear degu
gaur entzun musika:
dama eder batekin
dantzan asi eta
ikusi nai nuke nik
emen Sasi (eta) [¿Arrieta?]
|
 |