 |
EUN DA BIKOA
Soñu onen puntubak
dira eun ta bi.
Adiskide bati
beste ainbeste dukat
emanik nago ni.
Nere ustez aurkitzen da
pagaturikan ongi;
geiago bear baldin badu
esaten diot ori,
eskatu nai badio
ba duela nori:
langai orretatik libre
aurkitzen naiz ni.
Naitasunik baldin badiosu
ba du biderikan aski,
ematen badizu nik ainbat,
ezta izango txit gaizki.
* * *
Nai dezunean atoz
artzekoen eske;
nik badet ainbeste,
bidezkoa dezula
baldin badezu uste,
zorrak geroko utzi gabe
pagatu nai nituzke;
lengoak eman nizkitzula
oraintxe da bi urte;
etxean baneuzka gaur
naiago neuke:
ala ere beti
izango zaitut maite.
|
 |