 |
GALANTAK
Iya dana Iztueta'rena dirudi.
Dama gazte galant bat
ekusi det bart arabaketan
engañatutzen nauela
bere ustetan!
Ez naiz fiatuko berriz
aren itzetan
* * *
Maite nauela aniz
esan izan dit asko aldiz.
* * *
Dama gazte galant oni
nai izan diot ongi
oraindañokoan:
gau eta egun idukitu det gogoan.
* * *
Maite ninduzula aniz
biotz biotzetik,
esan didazu askotan,
zerrorek jakingo bait dezu zergatik.
Aingerutxoa, nai dituzu,
besteak bat bezela zuk bi
* * *
Nai badezu ekin
maite biren jabe,
gelditu zinteke,
bada, batere gabe.
* * *
Galaia, alaia, nik naia
zerade zu beti;
irudipen gaiztoak kendu
bear dira buruti;
munduan diraden gizonak
utziko ditut nik zugatik
baldin nai banazu ni.
* * *
Galai gaztea,
zu penaturikan ikustea
ba dakizu dala neretzako iltzea.
Egizu gauza oek burutik uztea.
Atoz, nere aldamenera zaitea;
biotzetik etzaitut utziko,
nere maitea.
* * *
Dama gazte, begi argia
esaten banazu egia,
* * *
Zurea izango naiz beti,
itza ematen banazu biotzeti.
Begira, ordea, niri,
besterekin ibilli jostatzen;
alakorik etzait guztatzen.
|
 |