 |
AMODIOA ZER DAN
Idazkera, izkera ta eraikera, Iztuetarenak.
1
Amodioa zer dan
azaltzeko ongi,
kanta berri eder bat
jarzera noa ni:
munduak jakitea
guztiz da konbeni
nola bizitu diran
txatxantxo gozo bi.
2
Badakigu dala txit
gozo ta eztia
enamoratutako
gazteen bizia:
duda bage da oen
atsegin guztia,
eraz eta sarriro
alkar ikustia.
3
Biotz bi unituak
maitaro alkarri,
laztandurik betiko
oi dirade jarri:
atsegin andietan
guztiz arrigarri,
itz goixoak esanaz
batak besteari.
4
Aditutzean batak,
bestearen itza,
bien biotzak pozez
pill pill pill dabiltza:
eztitan oi dabillen
euliaren gisa,
zeñek gozatutzen du
onelako ditxa?
5
Zoriontasun andi
gozo onen jabe,
Gipuzkoa onetan
bi gazte ba daude,
elizaz unituak
gustora alere,
iñork prenda artzeko
beldurrikan bage.
6
Goqoratu zait neri
garbi esatea,
amanteak nor diran
bata ta bestea:
zarauztar Don Juan Jose
Alzuru gaztea,
ta Doña Mariana
bere emaztea.
7
Txatxantxo maitati au
dalako alaia,
beti beti izanda
guztiz askok naia:
batetik ederra da
bestetik ernaia,
ezta erraz billatzen
onelako gaia!
8
Aitortu bear bada,
garbiro egia,
dama polita da ta
guztiz egokia:
goiz aski bota zion
Alzuruk begia,
artu ere bai ongi
goruntzen neurria.
9
Amasei urterekin
txit gain gañekoa,
Doña Mariana zan
guri sasoikoa:
begia txir txir, eta
alegre gogoa,
nork maitatuko ez du
ziñez alakoa?
10
Milla zortzi-eun ogei
ta bederatzian,
txatxantxo goixo oek
laztandu zirean
pena asko pasarik
bai zazpi urtean
ezkondurik daude gaur
pozkida betean.
11
Amante oek nola
izan diran bizi
ikusi bage ezin
lezake sinitsi
Alkarganatu naita
iñok ez nai utzi
egun gozo au nekez
bait dute iritsi.
12
Naitasun geiegia
izanik alkarri
ikusi dute zenbait
estura ta larri
baita igaro ere
pena arrigarri
ezkondurik gustora
diran arte jarri.
13
Ezkontzeko denpora
danean iritsi
ez dute bada izan
atsekabe gutxi
Azpeitian egon ta
apartean bizi
nai arren ezin alkar
gustora ikusi.
14
Berronkalkoan bata
Ibiron bestea
poz andia zuten txit
alkar ikustea
eguna alegre ta
gaua txit tristea
gogoratu zitzaien
argiak piztea.
15
Gauaz eta egunaz
alkarri begira
loaz oroitu bage
ernai egon dira
au izan da txatxantxo
goixo oen ira [jira?]
plazan ibilli arren
zezenen korrira.
16
Abuztuko illaren
bigarren eguna
amante oentzako
etzan txit illuna
orduan izan dute
guztizko fortuna
Jaungoikoak diela
beti osasuna.
|
 |