GRAZIANA
Amorioak nauka biotzetik eri,
esan gabetanikan ezin nengoke ni;
pena bat oi! daukat biotzean gorderik,
Graziana ikusi nuen ezkeroztik.
Ai au pena ta naigabea, maitetxo, Graziana!
zureganako miña sartu zat nigana.
* * *
Badakite zeruak maite zaitudala;
nere poza litzake baninduzu ala;
zuregan dago nere ona eta gaitza:
eman biar dirazu itza,
bestela il bear det, nere maite biotza.
Maite izango zaitut beti
zuk ala biotzetik baldin banazu ni.
|