 |
SAN SEBASTIAN
Bilduma zatar eta anker bat besterik ez dira. Bertso errikoi batzuen egokiera ta antz-aldatzea.
Ardoak para gaitu kantari bi
eta dantzari;
ez gaituk, mutillok, egarri,
ez ori segurki.
* * *
Gure kondizioak
beti tabernarako;
eskean gure finak
berdin bearko.
* * *
Ezin faltatu;
kondizioak guk onak ditugu;
goizean joaten gera tabernara
eta arratsean beranduan etxera
gerok joaten gera.
* * *
Bañan alere,
betor ardoa
edan dezagun eta
gauden alegere.
* * *
Atzo eta egun ta
eranegun ere bai
izandu diagu.
gure errian jai.
* * *
Tabernan beti sarturik gaude
edanaz ardo gorriti,
orditu gabe zuti.
* * *
Arropea zar eta
eztarria garbi,
zorra franko bai baña
artzeko gutxi.
* * *
Bart gure etxean aserre,
batzuetan bai neu ere;
ez orain bere;
gauden alegere mentean,
egongo geraden artean,
leku batean,
pitxar-aldean;
berdin gure fiñak
bearko dik ospitalean.
* * *
Au da San Sebastian;
orain dantza gaitean,
orain dantza gaitean,
ia goaz erdian zurrera.
* * *
Dantzan dabillenak
ariñ zetik oñak;
baldin ezpaditu
oñak ariñak,
ez du luzitzen;
bañan orrek ederki
dik dantzatzen.
* * *
Ardoaren bentajak ain dirade
guretzat aundiak
gure biotzak
ardorikan edan gabez
zeuden otzak.
* * *
Atzo goizean tabernan ongi neurria
edan nuen txopin erdia,
edan nuen txopin erdia.
* * *
Esan bear det egia.
Aretxek il ziran
neuri egarria.
* * *
Zorionean nintzan
mundura ni jaio,
zergatik deran naiago
ardo gorri nafarreti
andrea baño.
* * *
Ardoa ta kartak
ditut adiskide;
ez det nik
beste maiterik.
* * *
Ez det bearrerako
afiziorik
alerik;
ardoak naduka
enamoraturik.
* * *
Ardorik ez bada,
neronen biotza
gelditzen da motel
eta ill-otza.
* * *
Luzatuko liket
biziak
neretzat balira
ardo guziak.
|
 |