ONDARRABIA AUNDIA
Ondarrabian daude dantzari bi ederrak;
ezagutzen ditu Bernardak.
Dantzara ezpadute eramaten berak
gajo onek egiten ditu benazgo negarrak.
* * *
Bata da Martin, eta bestea Patxiko:
au ikusi gabetanik ez luke etsiko.
Soñu zarretan ere dantzariak dira;
zoraturik dago beti Bernarda, oieri begira.
|