 |
ERREGELA ZARRA
Olerkiak Laburdi-kutsua dauka. Baiñan Iztueta'rena ere asko dago. Liburu ontako maitasun itz eta adierazpenak era berekoak dira. Agian atzean Joan Inazio izkutatzen zaigu.
Atsekabe gaizto bat
dadukat biotzean;
eritzen nau, maite,
zuzaz oroitzean;
egunaz eta gabaz,
ordu guzietan,
nai nuke kendu, baña
gelditzen zait bertan.
Ar gaizto au portitza da,
zulatutzen nau lazki;
urte bete onetan
narabil txit gaizki:
ezin jan, ezin edan,
ezin lorik egin,
nere barrengo korde
guzietan det miñ.
Gaitz au kentzeko zera,
maitia, endakiñ.
Aingerutxoa, badakizu
miñ au nondik datorren;
galkitatuago ez dedin,
senda egidazu, arren,
len baño len, guztia ezpada,
erdia bereren;
il bear det bestela,
egun gutxi barru.
Aurkitzen naiz ia
ez mami ta ez larru.
Ainbeste biguntasun
nere maiteak al du!
muga-aldia on au
galduko nai ez du!
beretzat izateko
usterikan badu.
Zuri itz egin eta laster
esan nioten aita-amai,
zu bear zinduztala,
baldiñ bazuten nai.
Bata bezala mintzatu zitzaidan bestea,
zu izango ziñala nere emaztea.
Aien borondatea zala,
zuk nai bazenduen ala.
adierazo nizunean nik
aien borondatea,
naitasuna agertu zenidan
nere maite-maitea.
Gerozti izan dezu
aldaira aundia,
nai badezu esan egia;
orduan alaiago zenidan
ifinten begia;
besteri nai diozula
artu det berria.
Utsik aurki geldi zintezke
aingerutxo gaztea,
ni seguru naukazularik
nai badezu bestea.
Esan bear dirazu bertan egiazki:
baldin nai badirazu niri,
eman bear diozu etximena besteari;
ezin izan zindezke, iñolaz ere bi.
Galai gaztea engañaturik
aurkitzen zerade,
ez det maite iñor besterik,
zu zerade nere jabe.
Iduripenak dizkitzu
eman naitasunak;
ez det maiterik iñon
baizik ezagunak.
Iñoiz egiñagatik
oekin jardunak,
ba dakizu dirana
zure gazte-lagunak.
Izan zaitez gizon;
zu ainbat maite
deranikan ez det
bada nik iñon.
Uste baldin badezu
besterena naizala,
engañaturik zaude,
ez naiz bada ala.
Itza eman nizun ta
nai nuke ornitu,
jostaketara ez naiz oitu;
aiñ gutxi bestek itza
zuk baizik kojitu.
|
 |