ATSEGIÑAK
Dudik gabe, Iztuetak idatzak daude. Era ta esabideak Iztuetarenak izan ditezke. Beste baten lanaren eraketa bat dirudi. Agian, erderazko XVIII mendeko kanta batena, «Gozos» esaten zaiona. Iztuetak eta bere sendiak, Karmen'go lekaidetxe onekin zer-ikusi aundia zeukatelako, bertso auek jartzen ditugu. Karmeldar batek idatzi zion Iztuetari Donosti'ra 1827'an. Bere azkenaian, Iztuetaren amak meza batzuk utzi zizkion lekaidetxe oni. Iya gure egunak arte, Karmen'go Ama Birjiñaren eguna sinismen eta debozio aundiarekin ospatzen zan konbentu ontan, jendetza asko joaten zala. Konbentu ontan ikasi zuan Frantzisko Inazio Lardizabal'ek. «Testamentu zar eta berriko kondaira» idatzi zuena, eta gure errietan ainbeste irakurtzen zana. Bartolome de Santa Teresa praillea ere, ementxe bizitu zan. Iztuetaren dantza liburuaren oso aldekoa ez zan.
1
Gure pozgarri beti zerana
eta bitarteko indartsua:
bear-orduan iguzu eskua
Karmentar Jaungoikoaren Ama
2
Odeitxoan ain eder garbia
iduritu zitzaioneti
dontzilla amatzat eban onetsi
Elias onak miraria;
zure eliztxoa begiragarria
modeltzat lenen jaio zebana
bear-orduan, etc.
3
Zu maitatutzeko aiñ lenenak
Elias-en semeak ziraden
legez ta bidez zor zitzaien
izatea Jainkoaren amarenak;
zuengaitikan gogo berarenak
gaiñ-izen eder au du emana.
Bear-orduan... etc.
4
Argaitikan zuk onore anitz
Karmentarrai zenien egin
bizi ziñalaz laguntzarekin
zure landareaz milla aldiz;
azalduaz asko itz on agitz
ugariturik zure gogoana.
Bear-orduan... etc.
5
Karmengo lorearen jatorri
Elias-en ondorengoak
ta lagunkide elizakoak
Apostoluak ziran mandatari:
berri ona mundu guztiari
egiazkiro berak emana.
Bear-orduan... etc.
6
Done Simon buruzariari
eman izan zenion zutuna
doaigarritzat jarri ziguna
bere semean ezagungarri;
igesteko infernuko
da gordetzalle guztiz on dana.
Bear-orduan... etc.
7
Ondo bizi ta illtzen dan ure
ezagungarri arekin beti
zedorren bidez garbilekuti
irtengo da prest an bada ere;
zure laguntza duela bere
egatuko da gloria-gana
Bear-orduan... etc.
8
Zure kutun on maitagarria
ain da ezkutarma mena, ezik
ezta berunik ez altzaidurik
eman legikeonik larria;
eulezkoa da baiño, arrigarria
su ta izotzak garaitzen dituana
Bear-orduan... etc.
9
Karmentarren loreak dirade
santu andien nabardadeak
Lengeriol, Done igarleak
dontzilla garbi ta konfesore;
aita santuakin, irakasle,
zure mendia zerutzen dute ala.
Bear-orduan... etc.
10
Ondrazat eman zizun doneak
iraungo du Karmentarrekin beti
iritsi zuelako ernai da goiti
Elias beraren ipinleak:
Taborren Kristo erakusleak
glori argiro agertu ebana
Bear orduan... etc.
|