 |
EUSKERAREKIÑ EUSKALDUNEN ATSEGIN-LELOAK
Zortzikoan
Donostian egon zan denborakoak. Mayas Llorenteri, Tragiari, Juan Bautista Errori... egiten dizkien ainbeste aipamenak, garbi asko adierazten dute.
1
Bukaera nai diot
Eman obra oni,
Bai eta onoreak
Kantuz euskarari:
Ikusi-ditu onez
Zenbait egun-gorri:
Bañan garaitpendurik
Txit dago gaur ongi
2
Gure euskara-maite
Jakintsun eztia,
Aienatu nai zuten
Arrotzak guztia:
Iguñ badute-ere
Bera ikustea,
Urteak joan arren,
Txit dago gaztea.
3
Erdaldun mingain-latzak
Oraiñ zenbait-urte,
Euskara gaztetzerik
Ez-baitzuten uste:
Alegiñ aundiak
Txit egin dituzte,
Galduko dutelako:
Bañan ezin dute.
4
Bere seme prestuak
Ongi apiñdurik,
Agertu da euskara
Aitz zuloetatik:
Sasoikoa dago ta
Piskorra oraindik:
Ez da itzkuntza bat au
Berdintzen debanik.
5
Gozoa dalarik-da
Guzizko zintzoa;
Izkera guzietan
Lendabizikoa:
Beraren egille zan
Gure Jaungoikoa,
Argatik da euskara
Aiñ gaiñ-gañekoa.
6
Nagusi eta buru
Dala egiazki,
Egiñ izan diote
Ixukarik aski:
Erabilli ere bai,
Etsaiak txit gaizki:
Bañan oraiñ guziak
Azpian daukazki.
7
Euskararen etsaiak
Dirade argiro,
Mayansekin Llorente
Eta Osorio:
Asmatu-arren zenbait
Gezur ta sesio,
Aien esker gaiztoan
Gañera da igo.
8
Beste anitzek ere
Txarkeria asko,
Esan izan dituzte
Euskararentzako:
Batzuetan inki ta
Besteetan mako,
Izuturik txokoan,
Egongo dalako.
9
Maians eta Armesto
Gorputz bat egiñik,
Ari ziran euskara
Puskatu eziñik:
«Jo-ezak» andik eta
«Jo-ezak» emendik,
Moldatu baitzituen
Aita Larramendik.
10
Uste etzuten gauza
Zitzaien gertatu,
Etzekiten lanean
Ziralako sartu:
Asi baziran eta
Bai aiei damutu,
Astiñ-aldia txarrak
Etzituzten artu.
11
Maitaro naiko zuten
Euskara ikusi,
Baldin bear bezala
Balute ikasi:
Ezagutzen eztana
Mendekatzen asi,
Nola nai zuten bada
Baza irabazi?
12
Ondoren agertu zan
Don Joakin Trajia,
Naspillatu naiean
Euskara garbia:
Aotan artzen zuela
Naparren erria;
Ustez etzuelako
Izen berekia.
13
Guztiz gauza aunditzat
Trajiak esanak,
Desekindu zituen
Astarloa jaunak:
Aiñ ziraden traketsak
Eta txit baldanak,
Ezagutu ditzake
Eroa ez danak.
14
Astarloaren obrak
Dira agiriko:
Alakorikan iñon
Ezta nerekiko:
Mingaiñ latz arro zenbait
Astotzar lapiko,
Ixilduko dituzte
Sekula betiko.
15
Mundu guzi-guzia
Jakiñean bego,
Biziko da euskara
Oraiñ eta gero:
Beraren aundizkatzen
Gogaltsu ta bero,
Itzkribatzen ari da
Aspaldian Erro.
16
Atera ditu onek
Bi obra berriak,
Esaten dituela
Beretan egiak:
Aiek irakurtean
Etsaien erdiak,
Ezur uts egin ditu
Sabel-arrabiak.
17
Txori buru puztu bat
Egiñik txit aundi,
Etsai irten zitzaion
Gure euskarari:
Apez jantzian zuen
Izena estali,
Aditu baitzituen
Bereak eta bi.
18
Luma lodi zatar bat
Zorrozturik gaizki,
Asi zan itzkribatzen
Arroturik lazki:
Euskara ixilltzeko
Asmoetan naski,
Erronkak botatzea
Ezta, ordea, aski.
19
Kakoa ortik eta
emendik makoa,
Esaten zuen zala
Montuengakoa:
Uste bazuen ere
Zala goapoa,
Astin bat artu zuen
A zer nolakoa!
20
Naiz joan batera ta
Naiz joan bestera,
Non-nai aurkitutzen da
Argiro euskera:
Eman bear diogu
Zor zaion eskerra,
Bestela gu beraren
Semeak ez gera.
21
Euskara piztea da
Erdaldunen miña,
Ez dakit nondik duten
Orrelako griña:
Mundu-guzian dago
Sustraiak egiña,
Itzegin oizalako
Bera txit antziña.
|
 |