 |
EZPATA-DANTZA
1
Gaur ezpata-dantzari
aurren-azkendari
Korpus-da San Joan
dituztela gogoan,
Zaldibitarrak,
gazte eta zarrak,
oi dabiltza dantzan
beren erriko plazan.
2
Gozo edo miña,
Martin danboliña,
arturik berekin
Errikardorekin,
dantzari ariña
omen da kapagiña
Juan Martin,
nik ori ondo jakin.
3
Geldi, geldi, geldi,
Berdillariri
erabilli konpasa,
ez dakion pasa;
Martiñek badaki
nola erabaki
aren zortzikoa
ez du lendabizikoa.
4
Zubieta
ba du beta;
dantzatzen zortzikoa
guziz da pijoa.
Ermentaria
zer dantzaria!
eta Longinos
ikusi ditut iñoiz.
5
A! nolakoa
Olakoa!
dantzatzen ezpata bi
ikusirik nago ni;
aren anka
eta planta
ez da itxusia,
plaza asko ikusia.
6
Diego beltza
asko oi da altxa;
arturik ezpata
dantzari polit bat da;
iru txiki,
eta txiki, txiki,
geienean aurrean
biak alkarren parean.
7
Etxerik etxe
an ta ementxe,
gizonak eta mutillak,
salto ta brinko
egiñik pijo,
ustuzeituzte botillak.
Zeñek atxi
Olako Patxi
erabilten ezpata!
zankoak arin
orain, baldin
arras galdu ez bada.
|
 |