 |
DOZEN ERDI BAT BERSO
Idazkera, izkera ta eraikera, Iztuetanak. Berdiñ, «Mundu guztian dauka», ta «Noiz izango ote ditugu».
1
Dozen-erdi bat berso
bear ditut jarri
erregalatutzeko
dama-galai biri:
guztizko naitasuna
diote alkarri,
non ta nongoak diran
esango det sarri.
2
Andoain-en dago bat,
Tolosan bestea,
gustatuzen zaie maiz
elkar ikustea:
dama ederra da ta
galaia gaztea
ez ta gaizki izango
onen emaztea.
3
Gazte maitati oek
txit ditut urriki
batak bestea bistan
nai dute iduki:
aspertu bagetanik
gau ta egun beti,
Andoain-dik Tolosa
ez dago urruti.
4
Galai au nor dan iñork
nai baluke jakin,
apellidua Imaz
izena du Joakin:
artutako sallari
gogoz zaio ekin,
gusto obeko lanik
ez dezake egin.
5
Maria Mikaela
de Elorriaga,
dama maitati eder
zurigorria da:
Imaz-ek beretzako
nai luke al bada,
ezta non-nai billatzen
alako alaba.
6
Tolosa-ra joaten
billatzeko bera,
Etxarri-ren bitartez
izaten du era:
iñoiz ikusi ditut
gustora daudela,
Joakintxo Imaz eta
Mikela ederra.
|
 |