 |
NERE LAGUN MAITE
Idazkera, izkuntza ta erak, Iztuetarenak. Gertaldi onen aitzindaria, Camara da.
1
Nere lagun maite ta
adiskide Enbil;
zure mandatua nik
zuzenki det egin,
testiguak arturik
kolpatuarekin,
asuntoaz jueza
enteratu dedin.
2
Ikusi duenean
asunto larria,
juezak formatu du
bertan sumaria;
Eloy asi zanean
klaratzen egia
illun ifinten zion
Camarak begia.
3
Zuen bien artean
zer zuen ikusi
Eloy esplikatutzen
argiro zan asi:
Camarak naizuela
makilka ikasi,
jo zenduela bañan
ezurrik ez ausi.
4
Juezak galdeturik
—esazu, ala da?
defensaren egiten
asi zan Camara:
bengatu nai duela
iñolaz al bada,
egin geniolako
farra ta algara.
5
Camarari juezak
dio kargu egin,
ea zekien nor zan
Don Frantzisko Enbil?
eman arren buruan
makillarekin min,
pozik dagokeala
etzuenean ill.
6
Aserre jarri zan txit
Camara orduan
esanaz min zuela
oraindik buruan;
gizona tratatzea
alako moduan
kondenatzen zutela
legeak munduan.
7
Legeak zuzenkiro
ezarriak daude
bañan indarra oi da
beti aien jabe;
nik gezurra badiot
edozeñi galde,
makilka ezin ikasi
miñik artu gabe.
8
Nai badezu, Camara,
makilka ikasi,
urrena etorzean
Enbillekin asi;
gorgolloak artzera
bear dezu ezi,
ordañak emateko
bigar edo etzi.
9
Ez nuen gorgollorik
kolpea egotziz,
bañan min artzen nuen
kalaberan guziz,
jarri zitzaidalako
bertan ekimosis
zeña kuratu nuen
ardo on egosiz.
10
Kolpeak meningean
ez dirade txit on,
antxen sortu zitzaidan
niri congestión;
es menester ifini
Enbil en prisión
besteri alakorik
egin ez degion.
11
Juezak esan dio
Camara jaunari:
—Ezin diet termino
oriei igarri;
bañan ikusitzen det
argiro ta garbi
kolpeak artu arren
etzaudena eri.
12
Ematera noa ni
nere sententzia
ikusirikan ongi
prozeso guzia:
gozoa txit gutxitan,
askotan gazia
badakizute bada
oidana auzia.
13
Auzitan asitzea
guzientzat gaizto,
igarotzen da zenbait
onelako chasco.
Enbillek bear ditu
eman sei ollaisko
baduela uste det
kastigurik asko.
14
Camarak ere busti
bear du beatza
pagatzen dituela
ardo ta legatza,
arrasalde bat ona
dezakegun pasa;
medikuen langintza
txit da aberatza.
|
 |