NOIZ IZANGO OTE DITUGU
Noiz izango ote ditugu
orren ezteiak?
Lenik bota bear deiak
badakit dituena gaiak
ordea ez dira erraz ase-
tzen orren naiak.
Zartzen asi ezkeroko galaiak
a, zer amorraiak!
nekez arrapatu sare lasaiak
ain dira ernaiak.
Noiz edo noiz itsutzen ditu
ur loiak
diradelako txisarekoiak;
askotxo jan ta garrasi ta
orroiak
irabiatzen dituzte beeak eta
goiak.
|